ALBISTEAK

KORRIKA "KLIKA"!!!!

21. korrika martxan hasteko hilabete baino gutxiago falta zaigu eta horretarako aspalditik prest daude korrikako biedoa, bideoklipa eta beste hainbat osagarri ere bai (kamisetak, jesrtseak...).

Herriz herri lekukoa pasatuz, korrika eta euskara aldarrikatuz Euskal Herri osoan ibil gaitezen!


Bideo ofiziala

Koreografia

EUSKARALDIA HASI DA:

Gaur eman zaio ofizialki hasiera Euskaraldiari. Batzuk belarriprest, besteak ahobizi... Euskal Herri osoan hainbat esperentzi desberdin, baina guztiak EUSKARAZ, gozatzeko aukera.

Bideo gehiago.

BADATOR EUSKARALDIA !!!!

Ba al dakizue zer den Euskaraldia? Azaroaren 23tik hasita 11 egunez edozein herritar, lagun, ezagun, ezezagunekin euskaraz hitz egiteko aukera! Klikatu hemen informazio gehiago eskuratzeko.

Mungian ere aspalditik dago proiektua martxan. Ahobizi, belarri-prest, hitzaldiak... eta bihar, azaroaren 9an Herri-martxa egongo da Mungiako plazan hasita. Zatozte eta gozatu!

ADI... LIBURUTEGIKO LEHIAKETA!!!!!

Azaroaren inguruan emango diogu hasiera gure urteroko ekitalditxo honi. Azarorako jada prest izango dugu lehenengo lehiaketa. Zer izango den jakin nahi baldin baduzu, sartu HEMEN eta hor izango duzu informazio guztia eskuragarri!

LORE-JOKOAK:

Urriko azken asteburua heltzear daukagu eta horrekin batera aurtengo Lore Jokoak martxan daude jada.

Urriaren 28an, igandean, Mungiako ospakizun garrantzitsuenetariko bat ospatuko dugu "Mungia ehun urte atzera" lelopean.

Urtero gaia aldatzen joaten da. Aurtengo gaia "Neguko gaba" izenburuarekin, interpretazio libre bat eginez olerki-lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango duzue. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen.