Eguraldi nahiko ona egin digunez, patioan ibili gara hainbat jolas egiten. Jaitsi aurretik gelan sarrera egin dugu eta hiru bideo ikusi ditugu patataren inguruan: one potato …. (super simple song ) eta errima hau landu dugu: one potato, two potatoes…… bi bideo honen inguruko bi jolas ikasteko.
Jolastokira jaistean, ze eguraldi egiten duen jakiteko zerura begiratu dugu e.a. “Walking walking” abestia egin eta ondoren, patatan inguruko jolasak egin ditugu.
Hau bukatu eta gero, “Simon says” egin dugu eta “Asailor went to sea, sea, sea" esku jolasa ere landu dugu.
Azkeneko bi saioetan LH1-2 eta HHko haurrekin animalien gaia landu dugu. Honekin lotuta ikusi, egin, eta landu ditugun abesti eta jolasak hauek dira:
· Old Mc Donald had a Farm. Animalien izenak….
· Jolasa: What am I? guessing wild animal.
· Arte tailerrean: haurrak binaka jarririk, animali ezberdinak handiak edota txikiak diren identifikatu eta adieraztea fitxetan.
· Eskolatik kanpora irten eta, ia landu ditugun animaliak ikusten ditugun behatu eta ikusi ezkero zenbat dauden zenbatu.