1go hiruhileko honetan, HH 4-5eko umeek ostegun arratsaldeetan ingelesa eta natura elkarrekin uztartzeko aukera izango dute.
Aurrerago ekintzaren argazki gehiago sartzen joango gara.
Haseran SPIN AROUND bideoa ikusi zuten eta ondoren kanpora irten ziren, bertan: eguraldiaren hiztegia eta "walking-walking" abestia abestuz ibilbideari ekin zioten hilerri aldera. Han kolore ezberdinetako hostoak bilduz koloreak ingelesez lantzeko aukera izan zuten.
Itzuleran hainbat animali ere ingelesez lantzeko aukera izan zuten.
Eskolara itzultzean frontoian "The cat chases the mouse" eta "Five sticky lollipops" jolasekin saioa amaitu zuten.
"How are you today" abestiarekin sarrera egin ondoren, "In and out the dusty blue bells" bideoa ikusi eta frontoian aurreko bideoko abestiarekin hainbat jolas egiteko aukera izan zuten.
"The cat chases the mouse" ere landu eta geletara itzuli ziren.
Lehendabizi, gelan sarrera egin genuen, “Ten little Indians “ bideoa ikusi eta kanpora. Kanpoan eguraldia landu eta bideoko abestia berriro abestu ondoren Zubialdera irten ginen. Bidean Irrintzi astoarekin egon eta animali ezberdinak landu genituen. Zubialden jolasean ibili ondoren eskolara itzuli ginen. Bertan geundela, zenbat lagun ginen zenbatu ondoren saioa haserako abestiarekin amaitu zen.
Abestu, naturaz gozatu, beste hizkuntza batetara gerturatu.....
Informatika gelan elkartu ginen eta hasiera emateko “Hello, how are you?”esaldiarekin ibili ginen.
Ondoren "Let’s go to the Zoo” bideoa ikusi eta animalien izenak eta hiztegia errepasatu genituen.
Bideoa amaitzean kanpora irten ginen eta eguraldiaren inguruan lanketan ibili ginen: ”What’s the weather like today?”
Ondoren frontoian ondorengo jolasak egin genituen: Clapping game (A sailer went to sea) eta soka saltoa (Hickery pickery pop).
Bukatzeko “The cat chases the mouse” jolasarekin amaiera eman genion saioari.
Primeran pasa dugu!