AZAROAK 27
Hemen daukazue ETXEA erronkan zuek bidalitako bideo eta argazkiekin egin dugun muntaia!
5 URTEKO IRAKASLEAK
AZAROAK 16
ETXEKO LEKURIK GOGOKOENA ZEIN DEN ESAN ETA BERTAN ZER EGITEA GUSTATZEN ZAIZUN
Berriro ere etxean egotea egokitu zaigu. Etxean, etxekoez gozatzen dugu, eta bertako espazio eta gauzetaz. Gainera, gose garenean jan egiten dugu, logura garenean lo egiten dugu… Nahi dugun bezala egoten gara.
Partekatuko duzu gelakideekin zein den zure lekurik gogokoena eta zer egiten duzun bertan? Argazki bat, marrazki bat, audioa edo bideoa bidali ahal duzu hori kontatzen.
Horretaz gain, erronka honetan hainbat baliabide izango dituzu:hiruhileko honetan egin ditugun bi jardueren bideoak, ipuinak, jolasak, abestiak, etxe motak bideoa, fitxak ( etxe motak, eraiki etxeak, etxeak barrutik, osatu etxea, zenbakiak eta koloreak, denbora pasak…) Hauetatik gustatzen zaizkizunak egin ditzakezu.
Ondo pasa guzti horrekin.
Laster arte.
IPUINAK: HIRU TXERRIKUMEAK
IPUINA: TXOKOLATEZKO ETXEA
JOLASA
ABESTIAK
IPUIN KANTARIAK
GELAKO JARDUERAK
EKAINAK 18
Hemen doakizue KORONABIRUS erronkan zuek bidalitako bideo eta argazkiekin egindako muntaiak!
HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
EKAINAK 4
EGUN ON NESKA-MUTILAK:
Zelan zaudete? orain hobetotxoago ezta? Noski!
Badira egun batzuk familia osoa paseatzera irten ahal garela ,amuma eta aitxitxe bisitatzera joan; bizikleta edo baloia hartu eta lagunekin kalean jolastu ;edo ortuan piperrak eta tomateak landatu, zein ondo!
Beno,ba… 3. erronka hau azken astebete hauetan etxetik irten ezinaren zergaitiari buruz izango da.
Munduko herri guztietara birus ezezagun bat heldu da; bere izena: KORONABIRUSA
Erraz kutsatzekoa eta arin zabaltzekoa denez ezin izan gara eskolara bueltatu. Baina, uda pasa ondoren itzuliko gara. Bai,bai!
Gure liburuxkari esker egun hauetako hausnarketa egingo dugu. Baita egoera berezi hauetan edo bestelakoetan sortu ahal diren urduritasun uneei aurre egiteko era bat : umeentzako yoga.
3. ERRONKA :
*Aurkezpena (bideoa).
*Koronabirus: azalpena (bideoa).
*Koloreetako Munstruoa eta Koronabirusa (bideoa).
*Garbitu itzazu eskuak Athletic- eko kirolariekin (bideoa).
*Yoga (bideo bi).
*Liburuxkan agertzen diren galderei erantzun eta orri zurietan marraztu edo idatzi nahi duzuna.
*Eskulan bat egin nahi izanez gero.
Aurkezpena eta bideoak ikusi ondoren liburuxka idazten hasi zaitezkete.
Liburuxka, eskulana, yoga ariketaren bat edo “Eutsiko dut “ dantzatzen duzuen bitartean argazki edo bideo bat grabatu eta bakoitzak bere andereñoari bidali ekainaren 15erako.
Zuek bidalitako lan guztiekin bilduma polit bat osatu eta HHko SITESean partekatuko dugu.
OHARRA: 3.erronka honekin batera zuen gustukoa den beste liburuxka bat doakizue: “Kontzientzia Fonologikoa”
ONDO PASA IDAZTEN, IRAKURTZEN ETA YOGA PRAKTIKATZEN!
Haur Hezkuntzako Irakasle Taldea
BUENOS DÍAS CHICOS Y CHICAS:
Gogoratu bihar ekainaren 5ean "Ingurumenaren Nazioarteko Eguna" dela. Ikusi zuek bidalitako bideo eta argazkiekin egindako muntaiak!
HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
MAIATZAK 21
Hemen gaude berriro ere zuekin Zientzia arloarekin lotuta dagoen beste proposamen bat aurkezteko.Ekainaren 5ean INGURUMENAREN NAZIO ARTEKO EGUNA ospatzen da eta gure eskola Agenda 21 proiektuan sartuta gaudenez, Erronkatxo bat egitea pentsatu dugu.
Animo eta erronka gustatzen bazaizue parte hartu!!
Erronka egin orduko umeek ikusteko bideotxo batzuk prestatu ditugu:
1- Aurkezpena (bideoa)
2- Zer da natura? (bideoa)
3- Natura eta gu (bideoa)
4- Erronka (audioa)
Kalera atera etxekoekin eta asko gustatzen zaizun Naturako elementu bat bilatu: paisaia bat, lore bat, animalia, erreka, itsaso, landare, zuhaitza…. nahi duzuna.
Etxekoei argazkia ateratzeko esan.
Ondorengoko 4 galdera hauei erantzun: idatziz, audio edo bideoan kontatuz, …
ZER DA?
NON DAGO?
ZERGAITIK AUKERATU DUT?
ZELAN ZAINDU DEZAKEGU?
Bakoitzak bere Andereñoari bidali Maiatzak 29 baino lehen.
Erronkari amaiera emateko eskolan bideotxo bat egingo dugu Gure Ingurugiroari buruz.
“Natura” abestia, “Animaliak lagun”eta “Heidi” ren bideotxoak ere ikusgai dauzkazue!!
Ondo pasa Naturaz gozatzen!! Zuen erantzunen zain:
Haur Hezkuntzako Hezitzaileak
MAIATZAK 15
“Guernica” erronkako hainbat bideo eta argazki jaso ditugu. Benetan, Eskerrik Asko!!!
Emandako erantzuna eta egindako esfortzua asko eskertu gura dizuegu, izan ere, lanak anitzak bezain ederrak, ugariak izan dira eta guzti horiekin ekoizpen bateratu hau ilusioz sortu ahal izan dugu, klikatu beheko lotura eta goxatu esazue.
Besarkada bat guztioi, kontaktuan jarraitzen dugu.
APIRILAK 30