EKAINAK 30
EKAINAK 18
Ikasturte berezi-berezi honi azken agurra egiteko unea heldu zaigu, lagunok.
Amets-gaizto lez etorri zitzaigun hemeretzi hori eta, esnatzen hasi garenerako, lo-kuluxkara joateko ordua iritsi ez da, ba!
Hau da hau, marmotaren loaldia, gero!
Baina guk badakigu ilunaldi horretan indarrak biltzen ibili zaretena eta irailean, hartzaren goseaz helduko zaretena eskolara, bizitzari kosk egiteko prest.
Hantxe izango gaituzue, beso zabalik, zomorro zenbakidun horrek ohostutako denbora guztia berreskuratzeko gertu, gogotsu, kementsu.
Gora bizitza!
Aio Pelaio!!!
-------------------------------------------------------------------------
Udan zehar goza dezazuen, oraingoan gauza gehixeago eskaintzera gatozkizue.
IPUINAK (cuentos)
KAMILE EZ DAGO JOSTAILUAK UZTEKO PREST
AFALTZERA ETORRI ZEN ARKUMETXOA
TXOTXONGILOAK (guiñol)
BIDEOKLIPA
YOGA
KANTAK
Una despedida no lo es sin un adiós, y aunque esta vez solo sea virtual, aquí tenéis el nuestro, que parece que no lo veis, pero si miráis bien, bien, bien ... ahí está
Os llevaremos con nosotros en el bolsillo de nuestro corazón
Ana eta Beto
EKAINAK 11
Begiratu zelako gauza politak prestatu dizkizuegun oraingoan:
Ipuin bat:
Yoga apur bat:
Dantza bat:
Gelan abesten genuen kanta bat:
Ondo pasa, mahaspasa!
Ana eta Beto
EKAINAK 4
Ekaina ere heldu zaigu, uda usainaz etorri ere.
Joan zarete hondartzara? Bainatu zarete, edo ura oraindik hotz dago?
Eta mendira? Zein polit dauden basoa eta belardiak, ezta?
Gu eskolatik ari gara, zuentzako gauza interesgarriak bilatzen, aitatxo eta amatxori deitzen, zuei buruzko solasalditxoa egiteko gurekin, ikasturte honetako paperak betetzen, datorren ikasturtea prestatzen...
Irakasleek egiten dituzten gauzak, nahiz eta, guretzat, politena, zuekin egotea den.
Ea aste honetarako prestatu dizueguna gustatzen zaizuen:
Zuok bidalitako argazkiekin begira zein bideo polita egin dugun.
Abesti polit baten laguntzaz, aitatxok edo amatxok masaje gozo bat emango dizute.
Ummmm!!!
Eta gero, zuek haiei, a ze pagotxa!
Zuei gustatzen zaizkizuen moduko ipuinak, baietz?!
Gogoratzen duzue jolastokira joaten garenean, trena eginda, abesten dugun kanta?
Egin duzue yoga inoiz? Begiratu zein aukera polita, aitatxo eta amatxorekin batera egiteko...
-------------------------------------------------------------------------------------------------
AupaAna eta Beto
MAIATZAK 28
Kaixo kaixo!
Zuen argazkiak jaso ditugu eta muntaia prestatzen dugun bitartean, etxean nahiz kanpoan egiteko, beste jolas eta aktibitate dibertigarri batzuekin gatoz.
Betiko legez, badakizue ideiak baino ez direna, denak umearen libertimendura begirakoak, guraso eta seme-alaben arteko lotura sendotzen lagun diezazueketenak eta umeari zerbait irakatsi ahal diotenak.
Horixe da helburua eta gure maitasuna, lehenbiziko osagaia.
On egin, Balendin!!!
Ekogunea: natura-etxean-haurrekin-egiteko-50-jarduera
Egin ditzagun mundu naturalaren erritmoak erakusten dituzten jarduerak, inguruan ditugun gauzak ukituz eta eraldatuz, sormena erabilita.
BIRZIKLATUTAKO TAPOIEKIN JOLASTEKO 10 AUKERA
Jarduera guztiak, oraindik, ez dira egokiak guretzat, baina hainbat ideia duzue etxean jolasteko eta gauzatxoak ikasteko.
Hau bai aktibitate aproposa guretzat, ezta?
Ez dakigu baretasun handirik eragingo digun, baina kalterik ez, sikieran!!!
Egin bitartean, gainera, ondo pasatuko dugu.
Ez ahaztu ondo ixtea, gero!!!
-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.
Aupa!!!MAIATZAK 21
Badakigu oso lanpetuta zabiltzatena, motorrean ibiltzen, erreka ondoan jolasten, animaliei jaten emoten, neba-arrebekin olgetan, eskulanekin, ortuan lan egiten, gailetak eta bizkotxoak prestatzen … zuek bai langile finak, artista tximistak!!!
Aste honetan, ipuin pare bat bidaltzen dizuegu, gustatuko zaizkizuelakoan:
NORK EGIN ZION BURUKO HURA SATORRARI? (klikatu gainean)
Satorrari kaka egin diote buru gainean eta, noski, ez zaio gustatu.
“Nork egin dit niri kaka, bada?”
Egilea nor izan den aurkitu arte, ez du atsedenik hartuko, ez horixe!
BEEELDUR NAIZ (klikatu gainean)
Zelan sentitzen gara beldur garenean?
Sentimenduen inguruko ipuin bat.
Hainbat balore sustatzen dira: adiskidetasuna, senide eta lagunekiko konfiantza, gauza berriak ikasteko interesa, zintzotasuna …
LA IMPORTANCIA DEL JUEGO INFANTIL (klikatu gainean)
Eta hau, aitatxo eta amatxorentzat, maitekiro.
…………………………………………………………………………………………………………………………………………………..
MAIATZAK 11
MAIATZAK 5
APIRILAK 29
APIRILAK 25
APIRILAK 6
MARTXOAK 23
MARTXOAK 17