IPARRALDE - France 2024

Testuingurua

 

Aurten apirilaren 8tik 12ra praktika onen behaketa egin dut Donibane Lohitzuneko institutu batean: Maurice Ravel (aukera baduzue,  “Bolero” filma ikusi, nik hango zineman ikusi nuen). Nire behaketa Latina, Frantsesa eta Ingelesa ikasgaietan  izan da. Aste hau Erasmus programaren barruan egin dut  eta beraz gastu guztiak ordainduta izan ditut. Dakizuenez gure institutak “akreditazioa” dauka eta honek esan nahi du 2020tik 2027ra bitartean finantziazioa bermatuta daukagula Europako komisioaren aldetik,  bai ikasleen eta bai irakasleen mobilidadeak burutzeko. Gure ikastetxean beste 7 irakasle mugitu ala mugituko  dira ikasturte honetan bai nirearen moduko behaketa bat egiteko edo bai  kurtso bat jasotzeko atzerrian.

 

Sarrera

 

Maurice Ravel institutu publiko bat da Donibane Lohitzunen bi eraikinetan banatuta: Collège (gure LH6.mailatik gure DBH3. mailararte) eta Lycée (gure DBH4. mailatik gure Batx. 2. mailara). Eraikin biak  elkarren ondoan daude, oso, oso zaharrak dira. Beteranoek esaten zutenez badira 20 urte ari direla agintariak esaten beste eraikin berri bat egingo dutela baina ez dute oraindik lortu. Ematen du uda honetan hasiko direla lanak…parekotasunik?

Collège-ak 460 ikasle ditu.

 

Sekzioak

 

College-an daudelarik ikasketa orokorrak egin ditzakete ikasleek ala  sekzio bat aukeratu dezakete  ikasleek beti ere ordu gehiago sartzeko prest badaude, hau da, sekzio batean sartzea aukerakoa da baldin eta  prest badaude gutxienez hiru ordu gehiago sartzeko astero.Collège-ean bi  sekzio egin daitezke: Euskarazko sekzioa (historia, HF, Mate euskaraz), sekzio eleanitza (española indartzen da hiru orduz).

 

Lizeoan ere, batxilergo orokorra  ala  sekzio bereziak  egin ditzaketa ikasleek: Lycée International (ingelesa batezere indartzen da),  Lycée européen (ingelesa eta española) , Bachbac (batezere española indartzen da) eta Euskarazko sekzioa (hiru ikasgai euskaraz).

 

Horrez gain “barnetegi” bat daukate bertan lizeoan non ikasleak lotara gelditzen diren. Normalean Bachbac sekzioko  ikasleak dira Bilboko ikastetetxe frantsesetik (Lycée français) datozenak. Horregatik eraikin horretan gaztelania entzuten da egunero pasabideetan.

 

Egun bat collège-ean (11-15 urte)

 

Goizeko 8.15ak dira eta txirrinak joten du. Ikasle guztiak patioan daude bere irakaslearen zain. irakasleak bere taldea hartu eta klasera lagunduko ditu , denak batera, inor ez da beraz bidean geldituko ala berandu ailegatuko. Irakasleari zuzentzeko Madame ala Monsieur erabili behar dute eta “zu-usted” tratua eman. “Hi-tu” tratua ematea irakasle bati oso falta larria da.

Gelan gaude, ikasle guztiak zutik mantentzen dira irakasleak kontrakoa esan arte. Jesartzeko agintzen duenean ikasleak jesartzen dira. Isiltasun osoa dago. Ikasleek euren gauzak ateratzen dituzte: koadernoak, liburuak, estutxeak…ez dago ordenagailurik.

Klase batzuetan lau heldu gaude gelan, bi PT, irakaslea eta ni.

Irakasleak proiektorea erabiltzen du bere azalpenei laguntzeko. Ikasle batek eskua altxaten du baina irakasleak bere izena esan arte ez du inork txintik esaten. Berdin ere irakasleak galdera bat egiten badu: esku asko daude gora baina ez dute erantzuten irakasleak beren izena esan arte. Ez dago talde lanik, ala bikotean elkartzerik, banak egiten dute lan. Klasea amaitzen denean, ikasleak badoaz eta beste talde bat dator baina ez dira gelan sartuko irakasleak agindua eman arte.

Nahiz eta esan dugun bezala asteko ordu kopurua desberdina izango den ikasle bakoitzarentzat “sekzio”aren arabera, orokorrean goizeko 8.15 etatik 12.30etara dute klase goizean eta arratsaldean 14.00etatik 17.00etara.

 

Jantokia

 

Barik moduko txartelak erabiltzen dituzte non eguneko menua kargatzen zaien ikasleen gurasoei. Azpila ez da askatuko txartela pasatu arte. orduan bai azpila hartu eta ikasle bakoitzak “self-service” egiten du ilaran jarrita. Amaitutakoan zabor-poltsetan hustutzen dituzte soberakinak zaborraren banaketa eginez. Koloreka daude bereiztuta , urdina-papera. horia-plastikoa etab.

 

 

Euskararen presentzia:

 

Ez da euskararik entzuten ikasleen artean  pasabideetan, guztiak frantsesez  dabiltza. Tira, guztiak ez, badaude Irun ala Hondarribitik… egunero datozen ikasleak euskaraz dabiltzanak euren artean. Irakasle gelan  ere eskuaraz entzuten zaie hiruzpalau irakasleri euren artean. Arazoak dauzkat ulertzeko! Azaltzen didate nola oso ikasle gutxik egiten duten euskaraz etxean (Iparraldean) baina hala ere maila guztietan lortzen dute “euskarazko sekzioan” talde bat, 15 ikaslekoa gutxi-gora-behera. Lycée egin behar dutenean (Batxilergoa)  utzi egiten diote sekzio honi, ondoren azterketak ez direlako euskaraz (selektibitatea) . Korrikaren leloa aurtengoa datorkit burura “Azterketak euskaraz!” Collège amaitzen dutenean ere azteketa ofizial bat daukate ikasleek: Brevet (gurean ezarri nahi zuten errebalida).  Hau frantsesez jasotzen dute baina eskubidea daukate euskaraz erantzuteko. Seaska ikastolan baino ezin da jaso azterketa euskaraz eta euskaraz erantzun.

Irakasleak atsekabetuta ikusten ditut ez baitute beren lana mirestuta ikusten, baztertuta ikusten dute bere burua administrazioaren aldetik.  Eskerrak oso giro ona dagoela institutan eta guztien artean primeran konpontzen direla.

 

Bestalde, idatzizko presentzia ere hantzematen dut pasabideetan, kartelak eta  iragarkietan ere.

 

 Didaktika

 

Frantseseko ikasgaian  astean behin taldeak erdibitzen dituzte arreta pertsonalagoa eman ahal izateko ikasleei.  Hau college-eko hiru mailetan gertatzen da. Ez dutenez ordenagailurik fotokopiak dabiltza barra-barra ikasleen eskuetatiK: Victor Hugoren testu bat ( eleberri baten hasiera, bere olerki bat, bere diskurtso politiko bat..), erlatibozko  perpausa subordinatuen ariketak, Hannibalen irudia, bere ibilbideen mapak…Tipologia testuala oso presente dago, hau da, testu mota desberdinak lantzen dituzte, beren ezaugarriak aztertuz eta landuz, koloreak erabiliz, azpimarratuz, deskripzioak bereiztuz, hitz-gakoak identifikatuz, esamoldeak ulertuz, gramatika nabarmenduz… Ariketa batekin denbora asko egiten dute, galdera-erantzun asko gertatzen dira  gelan, bai ahoz eta baita idatziz ere.Horietako galdera asko “zure ikuspuntutik…” esaldiarekin hasten dira.Esango nuke ikasleen espiritu kritikoa lantzen dela, ideiak lotuz, ikasgaietan ikasitakoa mobilizatuz, aurreko saioetan ikasitakoa hona ekarriz eta euren iritzia emanez.. Ez dago estres handirik gelan, ez dute ariketa batetik bestera pasatzen ” ikasleak aspertu ez daitezen”…ematen du denboran atzera egin dudala 20 urte.

 

Ebaluazioa:

 

Atzerriko Hizkuntzetan Europako markoa hartzen dute erreferen gisa. Betiko lau abilezi ala konpetentzia hartzen dituzte kontuan (entzumena, idazmena, ulermena, ahozkoa). Horrez gain, ingelesean kanpoko azterketa ofizial bat egin behar dute hirugarren mailan ikasleek horrela erabaki duelako ikastetxeak.

Hirugarren mailan ere,  Brevet  deituriko  azterketa ofizial bat egiten dute ikasle guztiek Frantzian  non matematika, frantsesa etabean  maila erakutsi behar duten. Nahiz eta gainditu ez, berdin pasa daitezke Lizeora (gogoratu gure DBH4. mailan hasten dela lizeoa han).

 

Gurasoei begira, boletineko notak ez dira zenbaki bat soilik. Ikasgai bakoitzean 1etik 20ra artean nota bat jasotzen du ikasleak baina gainera ebaluaketa horretan landutako konpetentzietan ere nota bat jasotzen dute, normalean lau edo bost konpetentzia  ikasgaiko. Konpetentzia hauek aldatzen dira ebaluaketa bakoitzean , klasean landu denaren arabera eta neurtuko diren konpetentzien arabera.

 

Zuzendaritza:

 

Ikastetxeko zuzendaria bertan institutuan dagoen pisu batean  bere familiarekin bizitzera derrigortuta dago. Hainbeste pisu dago institutuari  atxikituta dagoen erakin batean, 12 inguru. Zuzendaritzako beste kideek ere aukera daukate horietako pisu batean bizitzeko, baita irakasleek ere baldintza batzuk betetzen badira (lanerako distantzia etab) , hau ez daukat oso argi.

Zuzendariak ez du klaserik ematen ezta beste kideek ere. Oposaketa azterketa  berezia dago postu hauetara heltzeko. Batzuk irakasleak izan dira aurretik baina ez denek.

insitutu honetan bikoiztuta dago zuzendaritza eta beraz hiru kide daude lizeoan eta beste hiru collège-ean baina lizeoko zuzendaria da bi eraikinetako arantzunkizuna duena.

 

Ziurtasuna:

Sarrera-irteerak erabat kontrolatuta daude. Haiserak-amaierako orduetan pertsona bat dago  edonorren presentzia kontrolatzen. Gainerako orduetan guztiz itxita dago institutua eta kanpoko langa. Nire kasuan bezala, kanpokoa den edonork sartu nahi badu, datuak utzi behar dizkio bedelari, sartzeko arrazoia zehaztuz. Eskerrak ezaguna egiten zitzaiela nire aurpegia hurrengo egunetan eta besterik gabe uzten zidaten sartzen.Grabazio kamerak daude nonnahi eta mezu ofizialak ere ziurtasunari dei egiten. Astebetean hiru aldiz ikusi nituen gendarmeak sarreran.

 

Eramus:

 

Badira bost urte lizeoan Erasmus programak egiten dituztela, ez aldiz Collège-ean. Lan karga itzela delarik, Erasmus proiektuak kudeatzen zituen irakasleak utzi egin zion ez omen zuen laguntzarik kideen artean eta erre zen. Beste inork ez du hartu.

 

 

Ondorioa:

 

Esperientzia izugarri plita eta guztiz gomendagarria izan da. Hemen zertzelada batzuk utzi dizkizuet kuriosidadea asetzeko baino ez bada. Baliteke ere ideiaren bat piztea zuengan  hau irakurrita. Nik behintzat esperientzia hau biziz piloa ikasi dut.