Diego Lieban nek GeoGebra rekin STEAMerako jarduerak alderdi fisiko eta digitalak uztartuz aurkezten dizkigu GeoGebra liburu honetan: PIPA IFMAKERS.
Adibide batzuk::
3D inpresioa: Metano / Blocos "Tetris"
Koldo Mitxelena BHIko STEAM proiektua. STEAMsare ekimeneko partaideak dira. Proiektu desberdin eta oso interesgarri batzuk aurrera eramaten badituzten ere (Sustraiak, Kutxa Magikoa), espazioaren ikerketarekin zerikusirik dauden proiektuak ondorengoak dira:
1.-Espazioaren astea (Batxilergoan), bideoa. Espazioari buruzko erakusketa batean islatzen diren ikerketak.
2.-Let’s go to Mars eTwinning proiektua (DBH2). ESERO-ren proposamen didaktikoak jarraitzen, Martera heltzen diren astronautentzat, bizi-baldintzak aztertu ondoren, bizilekuen diseinuak eskalan egiten dira Tinkercad programarekin eta 3D Inprimagailuan inprimatzen dira.
3.-KMSAT: Europako Espazio Agentziaren ekimena den CANSAT lehiaketan parte hartzen dute (bideoa). Erronka honetan, ikasleek freskagarri lata baten tamainako satelite txiki bat eraiki eta martxan jarri behar dute.
Proiektu guztiak: Koldo Mitxelena STEAM proiektuak