Helburuak eta jarduerak (egin klik hemen eta irakurri arretaz)

Helburuak

Google sites aplikazioa ezagutzea eta ikasgelarako erabiltzen ikastea.

Onlineko irakaskuntza errazteko tresna izatea.

Irakasgaietako edukien euskarri izatea.


Jarduerak

Sortu webgune bat zeure irakasgaiko edo irakasgaietako materialekin Google Sites aplikazioa erabilita. Erabil ezazu ikastarorako sortutako Google kontua (Gmail arrunta).

Partekatu gurekin eta eman editatzeko baimena. Hasieratik, sortzetik bertatik, bilakabide osoa ikusteko (erabili gure Gmail arrunta).

Gehitu orrialdeak. Bi gutxienez. Gehiago ere bai, nahi beste, nahi izanez gero.

Kudeatu orriak. Aldatu tokiz, ezabatu baten bat, gehitu beste bat, aldatu izenburua...

Aldatu goiburuko irudia. Kargatu edo Hautatu irudi bat Galerian edo Google Driven.

Gauza bera gainerako orrialdeetan. Aldatu goiburuko irudia: irudi desberdinak orrialde bakoitzean.

Gehitu testu-koadroak orrialde bakoitzean atalen edukiak azaltzeko.

Gehitu irudiak orrialde bakoitzean edukiak ilustratzeko eta webgunea atsegingarriago egiteko.

Kapsulatu YouTubeko bideo bat eta jarri testu labur batekin lagunduta.

Txertatu Driveko bi dokumentu gutxienez (WORD, Google Docs, PDF edo Google Aurkezpena). Gehiago ere bai, nahi beste, nahi izanez gero.

* Gogoratu: edonork ikusteko baimena eman behar duzu, bestela ezin izango dute ireki.

Argitaratu webgunea > aldatu izena (adierazgarria izan dadila: [zure_izena + gaia] > edonork aurki eta ikus dezake argitaratutako bertsioa; bestela, ezin izango dute ikusi


* Adi! ikono batzuk ez dira bideoetan agertzen direnak, aldatu dira eta; adibidez, orriaren goialdean Aurrebista aukera dago (aurreikusteko nola geratzen den webgunea argitaratu aurretik); lehen begi bat zen, eta orain ordenagailu txiki bat eta telefono txiki bat biltzen dituen ikono bat da.

Batzuetan, eguneratzeak direla eta, menuak eta aukerak beste toki batean daude. Ez artegatu! Ez dira desagertu, hor daude, inguruan, bilatu eta aurkituko dituzu.


Formakuntza amaitzeko saio telematikoa egingo dugu zalantzak argitzeko eta balantzea egiteko. Taula bat jarriko dugu dokumentu batean eta nork bere errenkada bete behar du; horrela, hobeto prestatuko dugu saioa, datu horien jakitun garela.

MEET bileraren izena:

Esteka:

Nola sortu webgunea Google Sites erabilita

Nola aldatu itxura

● Webgunea publikatzea

● Partekartze-baimenak - nork ikus dezake

● Partekatze-baimenak - nork edita dezake

● Partekatze-baimenak - nork ikus dezake (2)

● Partekatze-baimenak - nork edita dezake (2)


* Eguneratzeak eta "galdutako menuak"

Aplikazioak eguneratzen direnean, Google Sites izan edo beste edozein izan, zanbait aldiz ohiko tokitik desagertzen dira menu edo aukera batzuk, eta horrek buruko min bat baino gehiago ekarri du. Ez etsi! Bilatu han inguruan, menuetan, hiru puntutxo agertzen diren tokietan eta abarretan; Baina lasai! Bakarrik arakatu behar da apur bat "galdutako menua" aurkitzeko; tokiz aldatu dira, baina hor daude


G sitean partekatzeko.mp4


Nola gehitu elementuak gure webgunean (testua, irudiak...)

Nola gehitu Driveko elementuak (dokumentuak, aurkezpenak...)

Nola gehitu beste Googleko baliabideak (egutegiak, youtubeko bideoak, mapak...)

Nola jarri orri-oina orri guztietan.


B1) Google Sitea sortzea

B2) Kanpoko edukiak txertatzea

C) Nola sartu testuak

Foro bat sortuko dugu solasgune gisa, iritziak, galderak, erantzunak eta beste partekatzeko, elkarri laguntzeko eta ikastaroa biziagoa izan dadin.

BALANTZEA (OHAR GARRANTZITSUA - Egin klik hemen)

MEET bidezko saio telematikoan elkartuko gara guztiok zalantzak argitzeko eta G Suiteari buruzko formakuntzaren amaierako balantzea egiteko.


MEET bileraren izena:

Bileraren esteka: