Helburuak eta jarduerak (egin klik hemen eta irakurri arretaz)

Irakaskuntza erdipresentziala edo onlinekoa gauzatzeko lanabesa izatea.

Ikasgelan elkarlanean jarduteko tresna izatea.

Ikasgelako lanak antolatzeko eta ikasleekiko komunikazioa hobetzeko erreminta izatea.

Ikasleek egin beharreko jarduerak sortzeko euskarria izatea.

Ikasleen jarduerak ikuskatu eta ebaluatzeko baliabidea izatea.


Bideo guztiak ikusitakoan, egiteko hauek proposatzen dizkizuegu:


Sortu ikasgela bat irakasle bezala.

● Aldatu gelaren itxura (Hautatu gaia / Kargatu argazkia).

● Egizu pantaila-argazki bat [Control + Impr Pant] Classroom Ikasgelak atalean, hau da, orri nagusian, (zure ikasgelak ageriko dira argazkian); itsatsi argazki hori dokumentu batean eta gorde ezazu izen honekin: Ikasgela_zure_izena.

Bikoiztu gela bat eta egizu beste pantaila-argazki bat [Control + Impr Pant] Classroom orri nagusian; itsatsi argazki hori dokumentu batean eta gorde ezazu izen honekin: Bikoiztua_zure_izena.

Aldatu bikoiztutako ikasgelaren izena.

Artxibatu bikoiztutako eta izena aldatutako ikasgela hori.

● Zoaz Artxibatutako ikasgelak atalera egizu beste pantaila-argazki bat [Control + Impr Pant]; itsatsi argazki hori dokumentu batean eta gorde ezazu izen honekin: Artxibatua_zure_izena.

Ezabatu bikoiztutako, izena aldatutako eta artxibatutako ikasgela hori, eta, ondoren, egizu beste pantaila-argazki bat [Control + Impr Pant]; itsatsi argazki hori dokumentu batean eta gorde ezazu izen honekin: Ezabatua_zure_izena.

Zuzendu testua (iruzkinak eginda - ikusi bideoa).


* Batzuetan, eguneratzeak direla eta, menuak eta aukerak beste toki batean egon daitezke; baina ez urduritu! Begiratu inguruan! Ez dira desagertu menu eta aukera horiek hor daude, aurkituko dituzu (adibidez, ikasleak gonbidatzeko ikasgelaren kodea goiko aldean dago oraingo bertsioan, ageri-agerian).

A) CLASSROOM lehengo urratsak

A1) Zertarako balio du Classroom aplikazioak?

Teoria, apunteak eta lanak ikasgela birtual berean edukitzeko.

Lanak ikasgela birtual horretan zuzentzeko.

Ikasleen eta irakasleen arteko komunikatzeko gunea izateko.

Irakasleak ikasleekin banan-banan jarduteko.

A2) Nola sartu Classromen? (3 min 26 s)

● Ikasgela bat sortzea

● Ikasgelaren diseinua aldatzea

● Ikasleak gonbidatzea

B) CLASSROOM - ATALAK

B1) Orri nagusia (2 min 25 s)

● Zure ikasgelak irakasle bezala

● Zure ikasgelak ikasle bezala

● Non dira zuzentzeko dituzun ariketak?

Ikasgelak artxibatzea, mugitzea...

Jakinarazpenak kudeatzea

● Ikasgelak (iazkoak) artxibatzea eta bikoiztea

● Ikasgelaren izena aldatzea

Ikasgelak antolatzea orri nagusian (lehena, azkena...)

* Prestakuntza-pilula bat: nola zuzendu Driveko idazlanak (4 min 12 s)

* Zuzendu mezu hau Google dokumentuetan iruzkinen bitartez (egin klik hemen).

TESTUA ZUZENTZEKO:

(Iruzkinak jarrita zuzendu zuzendu behar duzu).

"Ohar honen bidez, gogoratu nahi dizkizuegu eskolak amaitzerakoan (eguerditan zein arratsaldetan) ikaslen bila etorri behar duzuela ikastetxeko sarrerara edo autobus-geltokira Haur Hezkuntzatik Lehen Mailako Hezkuntzako 2. mailara bitarteko gurasoak edo legezko tutoreak.

Dena dela, nahi izatekotan, 1. eta 2. mailakoak ikasle zaharrago batekin joan daitezkete etxera; horretarako, baimena sinatu behar duzue eta tutoreari eman.

Ere bai, 3. mailatik gorako ikasleek bakarrik joan daitezke etxera; beraz, eskertuko genizkizueke jakinaren gainean zaudetela sinatuko bazenukete.

Eskerrik asko. Agur".

Hona zuzendu beharreko testua (egin klik hemen eta orraztuta ikusiko duzu).

"Ohar honen bidez, gogoratu nahi dizuegu eskolak amaitutakoan (eguerdian zein arratsaldean) ikasleen bila etorri behar duzuela ikastetxeko sarrerara edo autobus-geltokira. Haur Hezkuntzatik Lehen Mailako Hezkuntzako 2. mailara bitarteko gurasoek edo legezko tutoreek.

Dena dela, nahi izanez gero, 1. eta 2. mailakoak ikasle zaharrago batekin joan daitezke etxera; horretarako, baimena sinatu behar duzue eta tutoreari eman.

Halaber, 3. mailatik gorako ikasleak bakarrik joan daitezke etxera; beraz, eskertuko genizueke jakinaren gainean zaudetela sinatuko bazenute.

Eskerrik asko. Agur".

Foro baTsortuko dugu solasgune gisa, iritziak, galderak, erantzunak eta beste partekatzeko, elkarri laguntzeko eta ikastaroa biziagoa izan dadin.