Inspira STEAM proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.
STEAM: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak.
Hirugarren edizioan, 2019-2020 ikasturtean, EAEko 80 ikastetxetako 2.000 neskak baino gehiagok eta beste hainbeste mutilek hartu dute parte 6 lan-saiotan, hainbat gai jorratzeko: inguruan ditugun estereotipoak, lana edo emakumea eta zientzia historian zehar, besteak beste.
Helburua hauxe da: Neskek dituzten zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.
Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean, eta emakumeen datuak nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.
Proiektuaren gakoak hauek dira:
Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutarazi nahi zaizkie.
Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraz kontzientzia sortu nahi da.
Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazio eta orientazioa eman nahi da.
Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da.
Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.