Zelulak dituen gauza guztia biziduna bezala kalifikatzen da. Bizidun batek hiru bizi funtzio ditu eta funtzio horiek betetzeko aparatu ezberdinak ditugu gorputzean. Mundu mikroskopikoan murgiltzen bagara aparatu hauek funtzionatzea eragiten duten partikula mikroskopikoak aurkitzen ditugu: zelulak.
Bi zelula mota daude, eukariotoak, hau da, nukleoa dutenak eta zelula prokariotoak, ez dutenak nukleorik. Zelulak hiru osagai nagusi ditu.
Mintza: Zelularen barnekaldea babesten duen geruza fin bat da, barruan dagoena ez ateratzeko eta babesteko balio du.
Zitoplasma: Zelula baten osagai nagusia da, mintzak zelula barruan mantentzen duena. Osagai likido honek zelula barruan dauden "organuluak" babestu egiten ditu eta mugimendua errazten die.
Nukleoa: Osagai hau bakarrik zelula eukariotoetan dago eta zelularen agintea deitzen zaio. Organulu honek eboluzionatzea eragiten du, eukariotoen ezaugarri bereizgarriena da. Mintz berezi batetaz inguratuta dago. Nukleoaren barruan kromosomak daude, jaio aurretik gure biziaren 'instrukzioak' egiten dituztenak.
Osagai hauez gain, zelulak askoz organulu gehiago ditu, nukleoloa, erribosoma, besikula, erretikulu endoplasmatikoa (pikortsua eta leuna), golgiren aparatua, zitoeskeletoa, mitokondrioak, bakuoloa, lisosoma eta zentrioloak zentrosoman.
Bizidunak mota ezberdinekoak izan daitezke zelula kopuruaren arabera, zelulabakarrak eta zelulanitzak. Zelulabakarrak (moneroak eta protozooak) zelula bakarra duten bizidunak dira, bizidun hauek mikroskopikoak dira eta ez dira begi hutsez ikusten. Zelulanitzak, berriz zelula asko dituzten bizidunak dira (animaliak, landareak eta onddoak), zelula hauek gure gorputzeko osagaiak sortzen dituzte.