Bizidunak bost talde handietan sailkatzen dira, erreinuak.Â
Moneroak: Erreinu hau zelulabakarra da, oraingoan prokariotoak, heterotrofoak dira, batzuetan autotrofoak. Erreinu honen barruan bi zati handi daude, eubakterioak eta arkeobakterioak.
Protistoak: Erreinu hau zelulabakarra da, eukariotoak eta heterotrofoak.
Landareak: Erreinu ezagun hau zelulanitza da eta bere ezaugarri garrantzitsua autotrofoa dela da (fotosintesisarengatik), horrez gain eukariotoa ere bada.
Animaliak: Hau da erreinurik ezagunena, barruan gu gaituena, erreinu hau zelulanitza, heterotrofoa eta eukariotoa da.
Onddoak: Erreinu hau eukariotoa, zelulanitza eta heterotrofoa da.
Honez gain kategoria ezberdinak daude bizidunak sailkatzeko. Eskubian dagoen irudian ikusi daiteke, irudian agertzen ez den kategoria organismoa da.
Bi kategoria txikienak oso konfundigarriak dira baino oso ezberdinak dira. Organismoa gure egunerokoan ikusten ditugun bizidunak dira, indibiduoak.
Espeziea genero baten barruan sartzen den talde txiki bat da. Espeziea izateko beraien artean ugaltzeko gaitasuna izan behar dute.