MUSIKA

KANTA BERRI BAT!!!

"Arrasate Herri Eskola Kantuz"eko abesti berri batekin hasiko gara.

"TXANTXIBIRI" izenburua du eta hemen duzue, herri kanta hau ikasteko bideo bat.

ERRITMO ASKOREKIN!!

Gelan, txartelekin egiten dugun bezala, "TA" eta "TI TI" esanez, erritmo eskema hauekin praktikatuko dugu.

Bururatzen zaizu, beste modu bat erritmo hauek praktikatzeko?


Hemen duzue, LÉO DELIBES!!!

Berak sortutako musika ezagutuko dugu. Kasu honetan, "Sylvia" Opera-ko zatitxo bat, PIZZICATO izenekoa.

Adi belarri horiek eta ea gustokoa duzuen!!

Orain GORPUTZEZ pultsoa eramaten probatuko dugu!

Musikograma dibertigarri honetan, irudia aldatzen den bakoitzean, gorputz atalak erabiliz erritmoa eraman! Txaloak, hankak, izterrak, mingaina... Zeuk aukeratu!!

Bukatzeko MUSIKA TRESNAZ!

Sukaldeko, BI KOILATXO HARTU, eta gure Erletxoaren ibilbidea jarraituz, LORE HANDIETARA JOATEN DENEAN, koilarak, bata bestearekin kolpatuko ditugu!!!

KILIMAK EGINGO DITUGU?

Goazen familia guztia elkartzera eta dantza polit honekin, denon artean kilimak egitera!!!

DISFRUTATU!!!