Hegazti habiagileen atlasa Ingurugiro Gaietarako Ikasteagiaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko elkarlaneko proiektua da. Helburu nagusia atlas bat egitea da, udalerrian habiak egiten dituzten hegaztien banaketa espazialari buruzko ezagutza zehatza izateko, baita hegazti horien ugaritasunaren estimazio zehatzak ere.
Herritar-zientzia proiektu bat da, eta herritarren parte-hartzea aktiboki sustatzen da, 3 urteko iraupenarekin. 2022. eta 2023. urteetan, landa-irteerak egingo dira hegazti habiagileak identifikatzeko. Horretarako, zentso estandarizatuak egingo dira, eta Gasteizko udalerriaren zatirik handiena hartuko dute. Ikusi edo entzundako hegazti guztiak apuntatuko dira. Informazio horrekin batera, Ornitho Euskadi herritar-zientzia (www.ornitho.eus) atariaren bitartez bildutako aipamenak ere gehituko zaizkio proiektuari; plataforma hori gasteiztar guztiei irekita dago.