Gasteizko hegazti habiagileen atlasean, espezie habiagile bakoitza irudikatzen duen marrazki bat dago. Gainera, espezie bakoitzari udalerriko "atzealde" adierazgarri bat ematen zaio, non espezieak hiriko toki emblematikoetan kokatzen ditugun.
Atzealde horiek espezieak ugalketa-garaian aurkitzen ditugun tokiekin erlazionatuta daude; hala nola, Salburuan Ataria zentrotik gertu aurkitzen ditugun zikoinak edo Andre Maria Zuriaren plazako bele txikiak. Horrela, espezie bakoitzerako atzealde bat iradoki dezakegu eta aktiboki parte hartu atlas honetarako irudiak osatzen.
Atzealde bat iradokitzeko mezu bat bidali behar dugu gure proposamenarekin atlasvg@aranzadi.eus helbide elektronikora. Proposamen horretan espeziea eta Gasteizko udalerri barruan iradokitzen dugun atzealdea zehaztu behar dugu. Atzealdea zehazteko nahikoa da argazki bat bidaltzea (norberarena edo internetekoa) edo leku zehatzaren esteka Google Street View-en bitartez.
Udalerriko espezie habiagileen zerrenda eta atzealdea duten espezieak beheko fitxategian ikus daitezke.
Bele txikiaren adibidea. Atzealdea Andre Maria Zuriaren plaza ikus daiteke.
Udalerriko hegazti habiagileen zerrenda eta proposatutako atzealdea.