Bihotz Berdeak programan parte hartzeko gazteen hautaketa egitea beharrezkoa da. Naturarekiko interesa, sentsibilitatea eta jakin mina duten 30 gazteen bila gabiltza; motibazio handiko gaztetxoak, ibilbide osoa egiteko prest daudenak.


IZEN-EMATEA

Izena emateko epea: maiatzaren 20tik uztailaren 25era


1. Motibazio eskutitz laburra:

Zergatik nahi duzu izan Bihotz Berdea?


2. Lehenengo erronka: galdera laburrak

Erantzun ezazu modu laburrean hurrengo galdera hauei:

- Zein da zure animaliarik gustukoena. Zergatik?

- Zein da zure landarerik gustukoena. Zergatik?

- Zein da zure natur-eremurik gustukoena. Zergatik?

- Hiru animalia hauetatik, zein EZ DA hegazti bat? Zozoa, kardantxiloa, erbinudea.

- Hiru zuhaitz hauetatik, zein EZ DA hosto erorkorrekoa? Haritza, Intsinis pinua, lizarra.

- Zein da zure ustez, Gipuzkoan babesa behar duen biziduna? Zergatik?


3. Bigarren erronka: aukeratu froga hauetako bat eta burutu


A Froga. Zure txoko kuttuna

Joan zaitez zure gustukoena den eremu natural batera grabagailu edo mugikorrarekin. Graba ezazu entzuten dena eta gero deskribatu; Nola sentitzen zara? Zer ikusten duzu? Zergatik zaude hor? Zein zuhaitz mota daude? Eta animaliarik? Bidali iezaguzu audioa.


Inspiratzeko hemen naturzale ezagun batzuen lanak:

David Attenborough

Felix Rodriguez de la Fuente

Aadya Joshi


B Froga. Besteentzako ipuin kuttuna

Aukeratu bizidun bat eta egin ezazu bizidun honen garrantzia adierazten duen ipuin edo kontakizun bat haur txikientzako.

Gehienez bi orrialdekoa.


Ipuina egiteko hainbat gako:

- Aukeratu protagonista biziduna: animalia, landarea, onddoa…

- Zer izen du protagonistak? Izen dibertigarria jarri.

- Zein dira bere lagunak?

- Non bizi da?

- Zer gertatu zaio? Zergatik?

- Gizakiak errurik ba al du gertatu zaionarekin?

- Nola konpondu dezake arazoa?

- Laguntzarik jaso al du? Norena?

Iazko hainbat parte-hartzaile