Aranzadi Zientzia Elkartea ikerketan eta kontserbazioan dabil azkeneko 70 urteetan, eta erreferente da biodibertsitatearen lanketan. Hamaika lanketa egin ditu, hasi nazioarteko elkarlanetatik eta ekintza lokaletaraino. Horrela, euskal gizarteari bertako altxorrak ezagutzen eta kontserbatzen lagundu dio.
Lan hori dena gizarteratzeko ahalegin handia egin du, gainera, eta beti itzuli dio
gizarteari, hark Aranzadirengan jarritako babesa. Helburu hori kontuan izanda
heldu diogu Bihotz Berdeak ekimenari, Gipuzkoako gazteak naturarekin harreman estuagoa lortzeko asmotan.
Bihotz Berdeak bizitza osoko bizipen bat izango da, eta Aranzadik parte hartzaileei bizitzeko era horri oinarria jarriko dio bi urteko ibilbidean. Bidean piztuko da jakinmina, pentsamendu kritikoa, naturarekiko maitasuna, eta behin oinarri sendo hori izanda, gazte bakoitzak jarraituko du bere zaletasuna likatzen; eta bertako txoko, bizidun eta paisaiak maitatuko ditu, eta ondorioz babestuko ditu.
Jokin OTAMENDI AZURMENDI
Aranzadi Zientzia Elkarteko Lehendakaria
Kutxa Fundazioan etorkizun jasangarriago bat lortu eta klima larrialdiari aurre egiteko helburuz kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea errazten saiatzen gara. Bizipenetan jartzen dugu fokoa, eraldaketarako ekintzan. Sarean lan egitea dugu gogoko, sarean lana eginez denok irabazten dugulako, sarean lana egitea demokratikoa delako, eta sarean, urrutirago irits gaitezkeelako. Honela bada, helburu horren baitan biodibertsitatea kontserbatzeak eta pertsonak naturara itzultzeak garrantzi handia hartzen dutenez, Bihotz Berdeak programa abiatu dugu ilusio handiz, elkarlanean, sarean, etorkizuneko naturzaleen komunitatea elikatuz. Parte hartuko duten gaztetxoentzako, bizi osorako ibilbidea izango da Bihotz Berdeak: natura izango dute jakinmineko arloa, natura izango dute ondo sentitzeko lekua eta naturan bilatuko dituzte maitatzeko paisaiak zein babesteko bizidunak, jasangarritasunarekiko konpromisoaren etorkizuna sendotuz.
Ander AIZPURUA SUSPERREGUI
Kutxa Fundazioko Zuzendaria
Real Sociedad Fundazioaren jarduna pertsonak ditu helmuga eta ardatz. Beraien bizitza hobetzen saiatu behar dugu. Horregatik, Bihotz Berdeak ekimena da hain garrantzitsua: pertsonen eta naturaren arteko errespetuzko harremana sustatzen duelako eta horrek beti aberasten du giza bizitza.
Gure ildo estrategikoen artean hezkuntza eta ingurumen-jasangarritasuna daude. Horregatik, uste dugu Bihotz Berdeak proiektua ezin hobeto egokitzen dela gure filosofiarekin. Gure gazteen prestakuntza-lana indartzea eta gure ekosistemak zaintzen heztea aukera paregabea da.
Neska-mutil horiek esperientzia paregabea biziko dutela uste dugu, kezka berriak garatzen lagunduko diena, eta etorkizunean gure gizartean agertzen diren erronketarako hobeto prestatutako pertsonak izatea ahalbidetuko diena.
Jokin APERRIBAY BEDIALAUNETA
Real Sociedad Fundazioko Lehendakaria
Bihotz Berdeak programak garapen jasangarrirako 2030 Agendarekin bat egiteko aukera ematen dio zure enpresa edo erakundeari, gizartearen eta ingurumenaren mesedetan. Bihotz Berdeak programaren bidelagun eginez, zure enpresak edo erakundeak iraunkortasunaren alde egin dezake, sozialki arduratsua izanik.
2030 Agendan, enpresak eta erakundeak eragile garrantzitsutzat jotzen dira ekonomia- gizarte- eta ingurumen-esparruak modu holistikoan hartzen dituzten 17+1 helburuak lortzeko. Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) positiboki eraginez, zure erakundeak Enpresaren Gizarte Erantzukizuna (EGE) handitu ahal izango du, inguruan jarduera jasangarriak sortuz eta bultzatuz, gizarte-aintzatespena eta lehiakortasun handiagoa ahalbidetuko dioten balioak izango dituen enpresa-kultura sortzeko bidean aurrera eginez.
Bihotz Berdeak programak, Klimaren aldeko ekintzan (13), Itsaspeko eta Lehorreko ekosistemetako bizitzan (14-15) eta Bertako hizkuntza eta kultur ekintzan (18) zuzenki eragiteaz gain, beste helburuetan ere bere arrastoa utziko du, programaren diseinuan eta kudeaketan generoaren berdintasuna, pobrezia, kontsumoa, eta abar ere kontutan hartzen baititu.
Hurrengo edizioan zurekin kontatu nahi dugu!
HAUEK DIRA GAUR EGUN GURE EKIMENAREKIN KONPROMEZUA HARTU DUTEN KOLABORATZAILEAK:
YUSTE - GOLOB FAMILY
Creemos que apoyando este proyecto estamos sembrando la semilla de un grupo de futuros naturalistas y defensores de la naturaleza.
Rafael Yuste & Stephanie Golob
Creemos que la tecnología debe estar al servicio del bienestar de las personas y del medio ambiente; por eso apoyamos este proyecto de acercamiento de los y las jóvenes a la naturaleza.
Paul Mínguez-Olaondo (Director Gerente)