EGITARAUA
EGITARAUA
Lurpean, erabat ezkutuan, ekosistemetan berebiziko garrantzia duten izaki bizidunak aurkitzen ditugu: onddoak. Onddoen mundua habitat eta bizileku ugariz osatua dago;
mundu hau erabat anitza da.
Saio honetan onddoen habitat ezberdinak ezagutuko ditugu, onddo mota anitzak ezagutu eta bildu, eta mikologo aditu baten teknikak ere ikasiko ditugu. Onddoek, kolore, forma, usaimen eta azalera ezberdinaz osatutako mundu magikoa eskainiko digute, eta gu, mikologoen antzera, hau dena ulertzeko, topatuko ditugun espezieak Aranzadiko Mikologia Sailean dokumentatuko ditugu.