Jarduera ezberdinak

AKUARIUMA

Aquarium proiektua ireki eta aztertu elementu bakoitza.(Scratch proyects-adibideak- animation-aquarium)

Ikusi nola dagoen eginda eta aldaketa berriak egin: arrainen abiadura, arrainen izenak, burbuilen mugimenduak …

Ondoren bikote bakoitzak bere akuariumean animazio bat egingo du honako baldintzak kontuan izanik:

- Gutxienez animali hauek agertu behar dira: Arrain bat, karramarro bat, ostra bat eta olagarro bat.

- Animaliak mugimenduan arituko dira etengabe.

- Arrainak ertzera heltzean errebotatu egingo dute.

- Ostra geldi baina ahoa zabaltzen arituko da.

- Animalien gainean klikatzean euren izena esango dute.

- Olagarroan klikatzean gorantz ihes egingo du.

- Burbuilen mugimendua simulatu.

Istorio sinple bat asmatu:

Binaka jarrita talde bakoitzak nahi duen istorioa sortuko du. Bertan, gutxienez 2 pertsonaia egon beharko dira, elkarrizketa batzuk, mozorro aldaketa bat eta hainbat mugimendu.

Hurrengo bideoan laguntza aurki dezakezue:

Trampoline

Trampoline proiektua ireki eta aztertu elementu bakoitza.(Scratch proyects- adibideak-games- trampoline)

Ikusi nola dagoen eginda eta aldaketa berriak egin: abiadura, pertsonaiaren izena, mugimenduak, agertokia …

Ondoren ikasle bakoitzak bere trampolina egingo du honako baldintzak kontuan izanik:

-Ikaslearen argazkia igo eta moldatu ekintzaren protagonista bezala erabiltzeko.

- Jolasa egin efektu eta soinu desberdinak erabiliz.