SCRATCHekin jolasten

Arantzabela ikastola.

3. ziklokoentzako unitate didaktikoa

Gure helburua 5. eta 6. mailetako ikasleek programazioaren lehen pausoak ematea da, hau da, programatzen ikastea. Horretarako irudimenari eta sormenari askatasuna eman eta jokuak, animazioak, istorioak eta abar sortu ahal izango dituzte.

Proiektu hau interdisziplinarra da. Hizkuntza, matematika, artea, robotika eta hainbat arlo izan daitezke Scratchen bidez indartuak eta sakonduak.

Hau guztia, ahaztu gabe, programa hau interfaz erraza eta intuitiboan oinarritzen dela. Ikasleak guztiz motibatuta eta jolas giroan arituko dira konpetentzia eta helburu ezberdinak lantzen eta sakontzen.

Proiektuaren amaieran Scratch Eguna izango dugu. Aurretik gelan landutakoaren emaitzak jende aurrean aurkezteko parada emango digu jardunaldi honek, zaletasun bereko partaideen artean ideiak eta zalantzak konpartitzeko aukera ere emanez.