LIBURUAK AUKERATZEN

Hona hemen aukeran dituzun liburuak. Aukeratu zure gustukoena! :)

HEGOALDERA


Alonso Manuel L.
Bere jaioterritik sekula irten ez den hamar urteko neskato batek 15 egun pasa behar ditu bere aitarekin, iragan iluneko gizon bat, hainbat urtetan elkar ikusi gabe egon ondoren. Mila kilometrotik gorako zailtasunez betetako bidaia bati ekingo diote.


AITATEGIA


Dennis Whelehan
Jaime haserre dago bere aitarekin: beti dabil presaka eta dena ahazten zaio. Bere lagun Elenak "Aitategi" bat non dagoen kontatuko dio, eta han maileguan atera ditzakeela nahi dituen aita guztiak. Aurkituko ote du Jaimek berak nahi bezalako aita?

MUNDUARI ITZULIA 18 IPUINETAN


Antton Irusta
Ahozkotasunean du altxorra Antton Irusta idazle eta ipuin kontalariak, baina Euskal Herriko mugak gaindituz, honakoan hemezortzi kultura desberdinetako haurrek kontatutako ipuin bana irakurriko ditugu hemen, edo entzun ia… Eta, bide batez, munduaren itzulia egin.


ITSASADARREKO KONTUAK
Paddy Rekalde
Oporretako lehenengo astean gurasoek aitite-amamaren etxera eraman dute Gari, itsasadarrera. Han dena da ezberdina eta berezia, egunerokotasunetik atera eta lagun berriekin hirian ez bezalako abenturak bizitzen dituelako. Indiano baten etxeak neska-mutilen jakin-mina sortuko du oraingo honetan, eta gainera, Garik lehenengo maitasunaren zapore gozoa ezagutuko du.
AKATS BAT LEHENENGO LERROAN
Garazi Kamio eta Eider Eibar
Ingek argi zuen bere bizitzaren lehenengo lerroan akats bat zegoela, eta hori zuzentzen hasteko, bere buruari Gartxot izena jarri zion. Horrenbestez, Gartxot bere benetako izena da orain, eta Inge aldiz, plastikozko izena. Istorio luze bezain aldrebesa eman dezake esandakoak, baina erraz ulertzeko modukoa Haitz eta Noaren ahotik. Gartxoten gelakideak dira Haitz eta Noa, gelako kazetari finak, bertan gertatzen diren istorio eta pasadizoen kontatzaile iaioak. Oraingoan, Gartxoti eta bere lagunei igerilekuan suertatutakoaren berri emango digute.

Egin zure aukera, inprimaki honi erantzuna emanez.