BOOKTRAILER

Zer da Booktrailer bat...?

Booktrailer bat, liburu bat sustatzeko egiten den bideo bat da. Bideo hori interneten argitaratzean irakurle berriak lortzeko aukera handitzen da.


Booktrailer baten elementuak:

  1. Liburuaren eta argitaletxearen aurkezpena.
  2. Liburutik hartutako jatorrizko testuak aukeratu.
  3. Irudiak: Liburuko ilustrazioak erabili eta irudirik ez balu, interneten bilatu ideia bat egiteko baliogarriak direnak.
  4. Autorearen informazioa eman.
  5. Argitaratua izan den data eta non aurki daitekeen azaldu.

Booktrailer baten ezaugarriak:

  1. Iraupen laburra.
  2. Intentsitate handia.
  3. Aurrerapen gisa funtzionatzen du.
  4. Jendea erakartzeko ahalmena izan behar du.
  5. Informazioa eskaintzen du: autorea, data, argitaletxea...

Nola egin Booktrailer bat?


  1. Bildu taldeka eta adostu nola egokitu behar duzuen narrazioan egindakoa, Booktrailer baten itxura izan dezan.
  2. Sortu kontu bat https://spark.adobe.com/sp webgunean. Erregistratzeko laguntza behar baduzue eskatu irakasleari.
  3. Sortu Booktrailer bat aurrez aipatu ditugun elementu eta ezaugarriak errespetatuz.
  4. Sortutako Booktrailerra gure blogeko Liburutuberseko atalean publikatuko dugu.