Ezagutu Gasteiz eta gozatu

Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako proposamen didaktikoak.

Gure herrialdeak ondare naturala zein kulturala ditu, historikoak edo bestelakoak, eta horiek ezagutzea ezinbestekoa zaigu. Historiak nondik eta norengandik gatozen kontatzen digu, geure burua hobeto ulertzen laguntzen digu eta etorkizuna zein izan daitekeen pentsatzen ahalbidetzen digu. Horrez gain, uste dugu ingurugiroa ezagutzea, zaintzea eta babestea funtsezkoa dela. Ikasleek ingurugiroarekiko ardura garatuko badute, orainari eta geroari begiratu beharko diote.

Helburua da ikasleek hiriaren ezagutza eraikitzea eta transmititzeko gai izatea, metodologia aktiboaren bidez. Horrela, hiria aintzat hartuko dute, zaintzen saiatuko dira eta hiriak eskaintzen dizkigun zerbitzuak era egokian erabili ahal izango dituzte.


Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak irteera asko eskaintzen ditu eta guk horietako batzuetan parte hartzen dugu, hain zuzen ere, Historia-, Arte- eta Ingurumen-ibilbideetan.

Irteera horiek behar bezala prestatzeko, hainbat ekintza egitea proposatzen dugu webgune honetan.