ERDI AROA

Gasteizko Udalak antolatzen duen "Erdi Aroko Gasteizen zehar" ibilbidea prestatzeko proposamen didaktikoak.

Ibilbide honetan hiriaren sorburua ezagutzeaz gain, Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izango dugu. Pistei jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura eta gertaera garrantzitsu batzuk ezagutuko ditugu.

Nahiz eta Gasteizen bizi, bertakook, oro har, ez dugu hiria oso ondo ezagutzen. Hori dela eta, jarduera honetan gu gidari bihurtuko gara. Beraz, irteera-unitatea amaitutakoan, familiartekoen gidari izango gara, eta antzeko ibilaldi bat prestatu eta gidatuko dugu.