Urteetan zehar Lanbide Heziketaren inguruan mito asko zabaldu dira, gaur egungo lan-merkatuaren errealitatea islatzen ez dutenak.
2024ko otsailan argitaratutako azterlan batean aditzera ematen da Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen ehuneko handi bat lan merkatuan sartu eta mantentzen dela.
Egin clic argazkian eta ezagutu enpleagarritasun gehien dituzten heziketa-zikloak eta enpresek gehien eskatzen dituztenak.
LANBIDE HEZIKETAKO 3 MAILAK · SARBIDEA
Ondoren, Lanbide Heziketako maila bakoitzean, ibilbide desberdinetatik sartzen diren ikasleen ehunekoen inguruko informazioa duzu. Ikusiko duzu ehunekoak mugatuak direla eta talde bakoitzaren barruan eskaerak espedientearen notaren arabera ordenatzen dira.
DBH autopistatik joatea bezala da: azkarrago zoaz, baina paisaia guztia berdina da. Oinarrizko Lanbide Heziketa, aldiz, bigarren mailako errepide baten modukoa: bidea desberdina da eta gauza praktikoagoak ikusten dituzu. Bi modutara helmuga berdinera iristen zara: DBHko titulua lortzera. Beraz, DBH modu askoz praktiko eta dinamikoagoan eskuratzeko plan alternatiboa da.
Ezin du edonork nahi duenean izena eman, baldintza batzuk bete behar dira.
Hauek dira erdi-mailako heziketa zikloetan ibilbide bakoitzerako gordetzen diren plazen ehunekoa, 20 ikasleko ikasgela baten adibidearekin batera.
Kontutan hartzekoak: (1) Oinarrizko LH zikloetatik erdi-mailako zikloetara sartzeko kidetasun lehentasunak daude. Egin clic hemen lehentasun horiek ezagutzeko (45. orritik aurrera). (2) Teknikari edo Goi-mailako Teknikari titulua dutenen kasuan lehentasun-hurrenkera hau beteko da: a) lanbide-arlo bereko zikloetan tituluduna; b) bestelako lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak; eta c) gainerako titulazioak.
Hauek dira goi-mailako heziketa zikloetan ibilbide bakoitzerako gordetzen diren plazen ehunekoa, 20 ikasleko ikasgela baten adibidearekin batera.
Kontutan hartzekoak: (1) Erdi-mailako zikloetatik goi-mailako zikloetara sartzeko kidetasun lehentasunak daude. Egin clic hemen lehentasun horiek ezagutzeko (52. orritik aurrera). (2) Goi-mailako ziklo batzuetan batxilergo mota bat edo bestea egiteak lehentasuna du. Egin clic hemen lehentasun horiek ezagutzeko.
Erdi-mailako edo Goi-mailako heziketa-ziklo bat amaitu duten ikasleei zuzendutako prestakuntza espezifikoak dira, ekoizpen-sistemaren azken berrikuntzetan sakontzeko eta lan-merkatuaren premia berezi eta berrietara azkar egokitzeko diseinatuak.
Sartzeko baldintza izaten da, mailaren arabera, zehaztutako teknikari-titulua edukitzea. Hala ere, plaza hutsak geldituko balira beste baldintza batzuk beteta sartzeko aukera dago.
Ondorengo dokumentuan 2023/2024 ikasturteko heziketa-zikloetako gutxieneko notak agertzen dira. Ordutik ez dira eguneratu urtetik urtera nota hauek ez direlako asko aldatzen. Hala ere, ikastetxe batzuek haien ikastetxekoak argitaratzen dituzte haien webguneetan informazio zehatzagoa nahiko bazenitu.
ESKAINTZA
Lanbide Heziketan 170 titulu baino gehiagi eskaintzen dira, 26 lanbide-arloetan banatuak.
BESTE AUKERA BATZUK
Lanbide Heziketak ikastetxeko ikasketak enpresetako ikasketekin uztartzeko aukera ematen du, lanbide-familia eta ziklo guztietan.
Gehiago jakiteko joan zaitez Lanbide Heziketa Dualaren webgune ofizialera edo egin clic esteka honetan laburpen gida irakurtzeko.
Lanbide Heziketa modalitate telematikoan eta erdipresentzialean ikasteko aukera.
Lanbide Heziketan ikusten duzu zure burua?· ESPLORATU NON
Ondorengo orrialdeetan zure burua aztertzeko eta Lanbide Heziketako zikloen bilaketak egiteko webguneak dituzu.