Lan-munduan sartzeko behar diren prestakuntza, heldutasuna eta ezagutza orokorrak jasoko dituzu.
Nola? Zer ikasiko duzu eta zenbat orduz?
Ondoko grafikoan Antigua-Luberriko BHIko 2026/2027 ikasturteko batxilergoko antolaketa orokorra duzu. Hala ere, kontutan hartu beste zentro batzuetan hautazkoen antolaketa desberdina izan daitekeela.
LUBERRIN ESKAINTZEN DIRENAK
Batxilergo hau egiten duten ikasleek interesa izaten dute osasungintzan, ingenieritzetan, industrian, zientzia hutsetan, IKTetan edota arkitektura eta eraikuntzetan.
Batxilergo hau egiten duten ikasleek interesa izaten dute, besteak beste, ekonomian eta enpresentan, turismoan, hizkuntzetan, historian eta filosofian, zuzenbidean, hezkuntzan edota kazetaritzan.
BESTE IKASTETXE BATZUETAN AURKI DITZAKEZUNAK
Batxilergo hau egiten duten ikasleek interesa izaten dute arte ederretan, argazkigintzan, diseinuan edota modan.
Batxilergo hau egiten duten ikasleek interesa izaten dute ikus-entzunezko komunikazioan, arte dramatikoan, musikan edota dantzan.
Batxilergo hau egiten duten ikasleek beste batxilergoetako diziplina anitzetan dute interesa.
Zalantzak dituzten ikasleentzat aukera egokia izan daiteke, baina kontutan hartu behar da zientzia eta teknologiako ibilbiko unibertsitate graduetara sartzeko ateak itxi ditzakeela.
KONTUTAN HARTU BEHARREKOA: IKASGAIEN JARRAITUTASUNA
Batxilergoan 2. mailako ikasgai jakin batzuk ikasi ahal izateko beharrezkoa da 1. mailako ikasgai-homologoa gaindituta izatea. Baldintza hau kontutan izatea garrantzitsua da modalitate edo ikasgai aldaketa egiten bada.
Ikastetxe bakoitzak ikasgaien denboraren antolamendu propioa egiteko eskumena du, baita hautazko ikasgaiei dagokionez norbere eskaintza propioa egitearena. Beraz, baliteke ikastetxe batetik bestera hautazko ikasgaiak eta haien antolamendua desberdina izatea.
Ondoren maiatzaren 30eko 76/2023 Dekretuan arautzen diren hautazko ikasgai guztien zerrenda dago, baina ez du zertan ikastetxearen zerrendarekin bat egin.