Gizartea aldatzen doa eta sare sozialak eta komunikazio tresna digitalak eguneroko gauza dira. Onartu dezakegun muga bat da ikasleak DBHra joaten direnean mugikorrekin duten erlazioa asko handiagotzen dela eta honek sare sozial eta komunikazio tresna digitaletarako sarrera guztiz zabaltzen die.
Tresna hauen erabilera desegokiak arrisku asko izan ditzeke eta uste baina larriagoak. Jakina da debekuak ez duela inongo emaitzarik lortzen eta hori dela eta erabilera egokia eta ezagutza bultzatuko duen proposamen bat egingo da bai ikasle eta gurasoei.
Modu honetan ikasleek tresna digital hauekin aurrezagutza bat izatea bultzatuko da, erabilera egoki eta desegokiak identifikatzen hasteko erramientak emango zaizkie eta ondoren landuriko dena gurasoei azalduko diete ikasleek. Gai hau komuniataean eraman behar baita aurrera eskola eta gurasoak denok baikara ikasleen garapenean erreferente.
3. zikloan (5 eta 6. maila) egin daiteke baina egun DBHra joatean ikasle denak mugikorra dutela ikusita zentzu gehiago ikusten diogu 6. mailan egitea, landurikoa presenteago ediki dezaten ikasleek.
Ikasleen artean tresna hauen erabilera egokia bultzatzea eta landurikoa gurasoei azaltzea.
Unitate didaktiko hau garatzeko Euskara eta gaztelaniako saio denak hartuko dira.
Dagokion sare soziala lantzeko hizkuntza bat aukeratuko da eta hizkuntza hori erabili sarre sozial bakoitza lantzeko. Esaterako emaila lantzerakoan euskara erabili dezakgu eta emailaren barruan gutun fomal bat idatzi eskaera bat eginez udalera edo dagokion estamentura. Era berean Youtube lantzerakoan gaztelera erabili dagoen materiala askoz anitzagoa dela aprobetxatuz
A. Lehen fasea:
Saio orokorra: sarrera eta aurrezagutza orokorrak. (2-3 saio)
B. Garapen-fasea:
Landuko diren sare sozial eta komunikazio tresna digitalen garapena (21 saio)
C. Aplikazio- eta komunikazio-fasea:
Gurasoei eman beharreko hitzaldiaren prestaketa (3-4 saio)
D. Orokortzea eta transferentzia:
Hitzaldia eta erabilera egokiko konpromezuen hartzea (2 saio)