Facebooken historia Amerikako Harvard unibertsitatean hasi zen. Ikasleei elkarren artean harremanetan egoteko aukera eskaintzen zien tresna gisa sortu zen, ikasturteei buruzko oharrak elkarri pasatzeko eta ikasleen bilerak antolatzeko. 2006ko irailean jende guztiarentzat zabaldu, eta urte horretan bertan 140 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin amaitu zuten urtea.
Sare horizontala da, ez du gai jakinik Youtubek edo LinkedInek izan dezaketen bezala, edukiak, irudiak, testuak eta abar partekatzeko diseinatuta dago.
Facebookera sartu ahal izateko, sisteman kontu bat sortu beharko dugu. Horretarako, sartu orrialde nagusira hhtp://www.facebook.com eta sartu eskatutako datuak:
Emandako informazioak benetakoa izan behar du, lege-baldintzetan adierazten den moduan.
Baldintza hau edo Facebookek proposatutako beste edozein baldintza bete ezean, kontua itxi egin dezakete.
Posta elektronikoa datu garrantzitsua da, Facebookek kontua balidatzeko helbide horretara mezu bat bidaliko baitizu.
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
Helbide honetan informazioa GEHIAGO:
http://e-forma.kzgunea.eus/mod/book/view.php?id=3832&chapterid=5516