Azken hiruhilekoari amaiera emateko, Naturaren gaia lantzen ari gara. Bertako zuhaitzak eta landareak ezagutzeko asmoz kalera atera gara eta Añorga inguruko landareekin, herabarioa osatzen ari gara.
Artearen gaia aitzaki hartuta eta honi amaiera emateko, Usurbilera irteera egin genuen Aste Santuko oporrak hartu baino lehen. A ze herria! Zenbat artelan dauden bertako kaleetan!
Denbora da hemen zuekin ezer partekatu ez dugula, hemen partekaten dizkizuegu orain arte eginiko hainbat ekintza:
Artea izan da gure gaietako bat 2. hiruhilekoan zehar eta amaiera bezala, arte erakusketa bat egin genuen, benetako artistak bilakatu ginelarik. Gurasoak eta eskolako kideak ere gonbidatu genituen erakusketa ikustera eta asko gozatu genuen.
Hementxe argazki batzuk:
2025 urtea primeran hasi dugu! Gure kide den Anderrek, danbor nagusia izateko ardura eta ohorea izan zuen! Hori dela eta, Victoria Eugenia Antzokira joateko gonbidapena jaso genuen. A ze ikuskizuna! Gozatu ederra hartu genuen.
Azaroari amaiera emateko, Tolosara irteera egin genuen 3.zikloko ikasleek. Goizean, Tolosatik paseo bat emateaz gain, Txontxongiloekin antzerki bat ikusteko aukera izan genuen! Ondoren, TOPIC museoa bisitatu genuen. Ikusgarria zen bertan zegoen guztia ikustea: herrialde guztietako txontxongiloak, Pinotxoren magia, txontxongilo mota ezberdinak, amaierarik ez duten txontxongiloak…Gainera, bertan zeuden material batzuekin esperimentatzeko aukera ere izan genuen! Ikusgarria izan zen bertan egotea eta primeran pasatu genuen. Ondoren, guztiok batera bazkaldu eta parke batean jolasean ibli ginen!
Munduko jolasen proiektuan sakondu baino lehen, jolasa eta jokoa zer ziren bereizten aritzeaz gain, jolas tradizionalen inguruan hausnartzen aritu ginen. Hori aitzaki hartuta, Euskal Herriko herri kirolen inguruko ikerketa lan txiki bat egin genuen gutako bakoitzak, ondoren gelan aurkezteko. Lantxo honi amaiera emateko, zein aukera hobea, mundu honetan lehian dabiltzan bi kirolari ezagutzea baino. Horregatik, gurera, Arkaitz Etxebeste aizkolaria eta Udane Ostolaza harri-jasotzailea gonbidatu genituen. Gelan elkarrizketa luze bat izan ondoren, ikuskizun dotore bat bizitzeko aukera ere izan genuen. Sorpresa handia izan zen Udanek harria nola altxatzen zuen ikusi eta Arkaitzek egurra mozteko duen abilezia ikustea! Ondoren, oroigarri gisa, egur zatiak eta beraien sinadurak ere lortu genituen. Hementxe dituzue arratsalde horretako irudi batzuk!
Urriaren 31ean Gau Beltza ospatu genuen Ikastolan. Gainera, aurtengoan, 6.mailakoek "Scape room" bat prestatu ziguten. A ze beldurra pasa genuena! Garaiz irtetzea lortu genuen, baina ez zen erraza izan beraiek prestatutako pistak bilatu eta gelatik atera ahal izateko giltza topatzea! Primeran pasatu genuen!!
Arratsaldean berriz, etxetik ekarritako trapuekin mozorroak jantzi eta gaztain dantza dantzatzera jaitsi ginen frontoira. Ondoren, gaztainak dastatzeko aukera ere izan genuen! Egun ederra izan zen!!