6. MAILA HASTERA GOAZ!
HARIAK SORTZEN PROIEKTUA
Urtero bezela 6. mailakoen lanetako bat, Txuspi aldizkarian agertuko diren elkarrizketak egitea izango da. Hau guztia martxan jartze aldera, Museora hurbildu ginen eta bertan Amaiak lanaren nondik-norakoak azaldu zizkigun.
TOTORO BELODROMOAN
Iraialen 26ean Belodromoan egon ginen Zinemaldiko pelikula ikusten. Aurten egokitu zaigun filma Totoro izan zen eta gustura egon ginen.
ZARAUTZEN SURFA ETA EGUN PASA
Urriaren 21ean egun osoko irteera egin genuen Zarautzera. Arrazoi nagusia Maiderrekin praktikatu duten oreka surf tabla baten gainean egitea zen eta Zarautzeko hondartzako olatuez gozatzea. Eguraldia azkenean lagun izan dugu eta egun pasa polita egin dugu bazkari eta guzti.
GAU BELTZA
Urtero bezala urriaren 31ean Gau Beltza ospatu genuen ikastolan. Astean zehar pasabideak apaindu genituen eta eguna iritsi zenean desfilea eta gaztaina jana egin genituen.
EUROPAKO FITURRA
Proiektu luze eta interesgarri baten ondoren, egun berezi bat antolatu genuen ikastolako beste ikasle batzuk eta gure etxekoan gonbidatuz. Jendetza bildu ginen eta ederki pasa genuen gutariko bakoitzak aukeratutako herrialdeari buruzko bitxikeriak kontatzen. Horretaz gain leku ezberdinetako gastronomiaz gozatzeko aukera izan genuen.
Gurekin 6 astez egon den Iker agurtzeko momentua ere izan zen. Mila esker gurekin egon zaren denbora honetan egin duzunagatik!! Faltan botako zaitugu!
HAURREN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurreko ikasturteetan bezala, azaroaren 20ko eguna haurren eskubideak aldarrikatzeko egun bezala ospatu genuen. Egunean zehar ekintza ezberdinak egin genituen eta arratsaldean 6. mailakoek antolatutako jarduerak eraman genituen aurrera.
TOPIC-ERA IRTEERA
Azaroaren 25ean Tolosara joan ginen autobusez eta bertan Topic-en goiza pasa genuen. Hasieran erakusketa libreki ikusteko aukera izan genuen eta amaitzeko antzezlan berezi batez gozatu genuen.
Eguraldi txarra ari zuenez, ikuskizuna amaitzerakoan eskolara itzuli eta bertan bazkaldu genuen.
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO EGUNA
Azaroak 25ean, 6. mailako ikasleek kartel hau egin genuen egun garrantzitsu honi keinua egiteko. Arratsalde amaieran ikastolako guztion artean argazkia atera genuen.
HH4-KOEKIN SAIOA
Euskararen eguna zela eta, aurreko egunean HH4-koen gelara joan ginen haiekin saio bat izateko. Helburua haiek gu ezagutzea zen, hurrengo egunean haien bila joan eta eskutik abestiak kantatzera jetsi behar bait genituen. Oso saio polita atera zen eta txiki zein handi, denek gozatu genuen.
EUSKARAREN EGUNA
Goizean gela bakoitzak abesti bat kantatu genuen. Gure mailakoa Bittor Aiaperen "Arraroa noski" izan zen. Arratsaldean guk geuk antolatutako Talentu Lehiaketa ospatu genuen ikasle guztien artean. Bertan txisteak, dantzak, antzerkiak, musika emankizunak... egon ziren eta gure epai-mahaiak beharrezko balorazioak egin zituen. Oso polita izan zen eta HHkoak ere ikusle moduan bertaratu ziren.
MUSIKA SAIOA GAZTE ESZENAN
Abenduaren 15ean amaiera eman diogu musikako hainbat saiotan lantzen ibili garen proiektu bati. Aitor Ikastolako beste talde batzuekin batera burututako ikuskizuna izan da. Hasieran entsegu orokor bat egin dugu eta amaitzeko emanaldia. Denon artean errespetuz jardun dugu eta lana borolbiltzea lortu dugu.
GABONETAKO JAIALDIA
Hainbat ekintza burutu ditugu gaurkoan. Lehenengo 6. mailako ikasleok azoka prestatzen lagundu dugu ikasle guztien artean ekarritako produktuak biltzen eta mahaiak antolatzen. Ondoren txistorra jateko garaia iritsi da (oso goxoa) eta amaitzeko frontoira jetsi gara etxekoen aurrean abestera eta dantzatzera. Giro polita sortu dugu denon artean!
DANBORRADA
Urtero bezala aurten ere Danborrada ospatu dugu eskolan. Urtarrilaren 19an izan da eta danbor hotsak auzo guztian entzuteko moduan jo ditugu danborrak.
GURE AZKEN MUSIKA EMANALDIA
LH6A STAR WARS
LH6B VIVA LA VIDA ( Cold Play)
LH6 ITSASOA GARA
2014 TALDEA
MUSIKA IBILBIDEA AMASSORRAINEN