Azkaratenea Aiete Ikastetxeko Guraso Elkartea da. Ikastetxeko familiek osatzen dugu elkartea, hau da, IGEko kuota ordaintzen dugun guztiok gara bazkide.
Nola antolatzen gara?
Guraso elkarteko zuzendaritzako betebeharrak eta erantzukizunak ditu. Zuzendaritzak kudeaketaren inguruko erabakiak hartzen ditu, jarraipena egin eta sortzen diren gaiak aztertzen ditu. Horretarako, taldean egiten du lan eta maiz elkartzen da. Egun, zazpi lagunek osatzen dute taldea: lehendakaria, diruzaina, idazkaria, lehendakariordea eta hiru batzordekide. Kargu bakoitza bi urterako da; boluntariorik egon ezean, zozketa bidez hautatzen dira.
Gurasoen elkarteko organo orokorra da eta gai estrategikoei buruzko erabakiak hartzen ditu; aurrekontua, kudeaketa-plana eta ikasturteko kontuak onartzen ditu… Guraso elkarteko bazkide garen guztiok osatzen dugu, hau da, kuota ordaintzen dugun guztiok. Normalean, ikasturtean bitan ohiko batzarrak egiten ditugu eta, beharrik balego, ezohiko batzarrak ere deitzen ditugu, sortu litezkeen gaiei buruz hitz egin eta erabakiak hartzeko.
Azkaratenea Guraso Elkarteak sustatzen dituen jardueren kudeaketa eta abiaraztea arintzeko balio dute batzordeek. Ahalik eta kide gehien hartzen dituzte, muga zehatzik ez dutelako eta ikastetxeko edozein gurasok parte hartzeko prest daudelako.