Azkaratenea Guraso Elkarteak sustatzen dituen jardueren kudeaketa eta abiaraztea arintzeko balio dute batzorde edo batzordeek. Ahalik eta kide gehien hartzen dituzte, muga zehatzik ez dutelako eta ikastetxeko edozein gurasok parte hartzeko prest daudelako.
Diruzaintza
Gai ekonomikoez arduratzen den batzordea da. Besteak beste, aurrekontuaren eta kontu orokorren proposamena prestatzen du, gastu eta sarreren jarraipena egiten du eta zordunen gaia aztertzen du.
Kanpo jarduerak
Eskolaz kanpoko jarduerak antolatu eta kudeatzen ditu: eskola kirola, urban dance, antzerkia, xakea, komiki tailerra… eta hauen jarraipen eta balorazioa egiten ditu.
kanpokojarduerak@aieteikastetxea.com
eskolakirola@aieteikastetxea.com
Jangela
Bazkalorduetan sor daitezkeen gorabeherei jarraipena egiteaz arduratzen da ikastetxeko jangelako arduradunarekin koordinatuz. Aiete Ikastexean sukalde propioa izateko proiektuan ere dihardu.
Jaiak
Ikasturte zehar egiten diren jaietan ikastetxeari antolakuntzan laguntzea eta ikasturte amaierako jaiaren antolaketa ditu ekintza nagusiak.
Goizeko gela
Guraso Elkarteak zaintza zerbitzua eskaintzen die gurasoei goizeko 8:00etatik aurrera. Guraso bilerak edota Guraso Elkartearen batzarrak daudenean ere zaintzak antolatzen dira.
Aiete institutu publikoaren aldeko kolektiboa
Bigarren Hezkuntza Aiete Ikastetxean egiten jarraitu ahal izateko lanean diharduen batzordea.
Familientzako formakuntza
Aiete Ikastetxeko ikasleen gurasoentzako formakuntza bereziak eskaintzen dira. Horiek antolatu eta bideratzeko lan talde bat dago.
Patio Batzordea
Aiete ikastetxeko Arostegi eta Puio eraikinetako patioak eraberritzen jarraitzeko batzordea.