Mendebaldeko trantsizio energetikorako beharrezko minerala da kobaltoa, baina Kongon inpaktu sozial eta ekologiko handia du metal hori lortzeko sukarrak. Iparralde Globalarentzat balio handia duen zerbait dago Afrikako lurrean, pobrezia izugarrizkoa den lekuetan. Afrikaz kanpoko botere indartsuek altxor horiek eskatzen dituzte, eta horiek eskuratzeko indar biolento, zapaltzaile eta degredatzaileak pizten dituzte. Zuk, nik eta beste jende askok ezin dugu 24 orduz funtzionatu kobaltorik gabe, mineral hori gure bateria kargagarri guztietan baitago.
Gure institutuko portatilen bateria zaharrak berrerabili ditugu ekonomia zirkular bat sortu ahal dugula erakusteko, eta batez ere Kongon gertatzen ari denari oihartzuna emateko.