Guk, zuei demostratzeko pilak berrerabiltzea eta ekonomia zirkular bat sortzea posiblea dela, powerbank bat sortzea erabaki dugu. Hona hemen powerbank-a egin ahal izateko jarraitu dugun prozedura:Â
Lehenik eta behin, ordenagailu eramangarrien bateria zaharrak bihurkin batez palanka eginez irekitzen ditugu, eta beharrezkoak diren pilak ateratzen ditugu.
Bigarrenik, bateriak kargatzen ditugu berrerabil daitezkeen ikusteko. Txarto daudenak garbigunera botatzen ditugu.
Ondoren, baterietako plastikoa apurtuta badago, zinta isolatzailea jartzen diegu babesteko.
Gero, ordenagailuko SketchUp programan gure powerbank-aren egitura eta tapa diseinatzen ditugu. Horretarako, baterien eta plakaren neurriak hartu behar izaten ditugu.
Diseinuak bukatutakoan, STL formatuan deskargatzen ditugu eta Driveko karpeta batera igotzen ditugu. Ondoren, diseinu horiek USB batean sartzen ditugu eta Creality Print programaren bidez 3D inprimagailura bidaltzen ditugu.
Egitura eta tapa inprimatuta daudenean, ziurtatzen dugu bateriak ondo sartzen direla. Une honetan, zinta isolatzailearekin batzen ditugu, arazorik ez izateko.
Puntuzko soldagailuarekin xafla baterien goialdean itsasten dugu.
Pausu honetan, kable batzuk zuritzen ditugu eta, ondoren, estainuarekin bi pilei soldatzen dizkiegu. Kableak pilen alde egokian jartzen ditugu, positiboak edo negatiboak diren arabera, hori kableen koloreen bidez bereizten dugu.
Ondoren, bateriari lotuta zeuden bi kableen puntak zuritzen ditugu, eta eztainuaren laguntzaz kableen puntak erreguladorean soldatzen ditugu.
Amaitzeko, silikonaren laguntzaz tapa itsatsi dugu. Horrela, barruan dagoen zirkuitua ez da ikusiko eta istripuak saihestuko ditugu.