𝟝. 𝕄𝔸𝕀𝕃𝔸𝕂𝕆 𝕀𝔹𝔸𝕀𝔼𝔻𝔼ℝ ℙ𝔸ℝ𝕂𝔼𝔸ℝ𝔼𝕂𝕀ℕ 𝕃𝕆𝕋𝕌𝕋𝔸𝕂𝕆 ℙℝ𝕆𝕀𝔼𝕂𝕋𝕌𝔸:
Lehen Hezkuntzako 5. mailan, Ibaieder parkearekin lotutako proiektu zirraragarri bat egiten ari gara. Bertan, hainbat gai aztertzen ari gara, eta ura da protagonistetako bat. Baliabide natural hau funtsezkoa da bizitzarako, eta horregatik, haren garrantzian, osaeran eta tratamenduan sakontzea erabaki dugu.
Proiektu honen moduan, Arrigorriagako Ur Partzuergora irteera bat egin genuen, eta bertan, uraren kudeaketari buruz modu praktikoan ikasteko aukera izan genuen. Bisitan, ura gure etxeetara baldintza onenetan iristeko nola prozesatzen den ikusi genuen, eta ura kontserbatzeak dakartzan erronkak ezagutu genituen.
Gainera, ikasgelan esperimentu zientifikoak egin ditugu uraren konposizio kimikoa aztertzeko. Jarduera hauei esker, hobeto ulertu ahal izan dugu urak ingurumenean duen eginkizuna eta hau zaintzeak duen garrantzia.
Urari buruz ez ezik, talde-lanari, jakin-min zientifikoari eta gure ingurunearekiko errespetuari buruz ere irakasten digu proiektu honek. Ikasten eta gozatzen jarraitzen dugu!
Azken hilabeteetan, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleok Ibaieder parkeari buruzko ikerketa-proiektu zirraragarri bat gauzatu dugu. Hainbat jardueraren bidez, bertako flora, fauna, ekosistema, istoria eta urarekin duen harremana aztertu ditugu, zientzialari, historialari eta dibulgatzaile txiki bihurtuz.
Gure lana parkeko landareak aztertuz hasi genuen, haien ezaugarriak behatuz, zuhaitzak identifikatuz eta hosto batzuk bilduz, ikasgelan aztertzeko. Animalien munduan ere sartu ginien, ingurune horretan bizi diren espezieak identifikatuz eta ekosisteman duten garrantziari buruz hausnartuz.
Parkea zeharkatzen duen ibaiak bertako ekosistema ikertzeko aukera eman zigun, urak parkeko bizitzan nola eragiten duen deskubrituz. Gai honetan sakontzeko, Ur Patzuergora bisita, auzoko Arrantza Elkartearekin batera ibaiaren ingurunea garbitu, eta esperimentuak egiten genituen ikasgela barruan zein kanpoan, urak naturan eta gure eguneroko bizitzan dituen funtzioak hobeto ulertuz.
Gainera, parkearen eta auzoaren historia aztertu genuen, arreta berezia eskainiz 1983ko Bilboko uholdeei eta horrek inguruan izan zuen eraginari. Horretarako, Auzo Elkarteko Arantzak oso hitzaldi berezia prestatu zigun.
Parkean dagoen informazio panela hondatuta zegoela ikusirik, Bilboko Udalari gutuna idatzi genion, panela konpon zezan eskatuz, eta lortu genuen.
Ikasitako guztia partekatzeko,ikasitakoa laburbiltzen duten liburuxkak eta informazio-panelak sortu genituen.
Baina proiektua ez zen soilik zientzian eta historian zentratu. Puntua egiten ere ikasi genuen gure familiekin batera. Ilusio handiz, artilezko piezak ehundu genituen parkeko zuhaitz bat apaintzeko, eta, horrela, gure ukitu sortzaile eta pertsonala eman genion inguruneari.
Amaitzeko, parkean zehar bisita gidatuak egin genituen, gure aurkikuntzak lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleei azalduz eta, beste egun batean, gure familiei.
Proiektu honek aukera eman digu beste modu batean ikasteko eta gure ingurunearekin konprometitzeko. Ikasi dugun guztiak Ibaieder parkea gehiago baloratzen eta zaintzen laguntzea espero dugu!
Elkarrizketa ikusteko klikatu izenen gainean. Adi! Elkarrizketa bakoitzaren barruan elkarrizketa online-a agertzen da.
IKASLE BERRIAK ETXEAN SENTITZEA GUSTATZEN ZAIGU. ZAMAKOLA ESKOLAN HORRETAN AHALEGINTZEN GARA, HORREN ARDURADUN DIRA GURE GELAKO HARRERA TALDEKO KIDEAK! AUPA ZUEK!