Parte-hartze Bilerak

PARTE-HARTZEA, LAUDIO 2025 PROZESUAREN GAKOA

Prospektibaren teknikak erabili ditugu herritarren parte-hartzea antolatzeko oinarri metodologikotzat. Prospektibaren arabera, proiektuaen arrakastak herritarren arteko adostasun argia eskatzen du nahitaez, eta, aldi berean, "etorkizunaz jabetzeko" prozesu hori ahalbidetzeko, ezinbestekoa da herritarrek diseinuan parte hartzea. Halatan, bada, 2013an zehar hausnarketa kolektiboko 21 saio burutu dira, 200 lagun ingururen partaidetzarekin:

¨ Auzoko Batzarrekin jardun dugu (9 saio), orotariko herritarrak eta auzoen interesak ez ezik, udalerri osorako dituzten iguripenak ere bildu ahal izateko.

¨ Eragile ekonomiko eta sozialek osatutako Foro Estrategiko bat sortu da, egoera aztertu, funtsezko aldagaiak zehaztu, etorkizuneko egoera posibleak eraiki eta aukera estrategikoak erabakitzeko (7 tailer).

¨ Era berean, udalerrian ordezkaritza duten talde politikoen bozeramaileek osatutako Jarraipen Batzordea osatu da, agiri eta proposamenen jarraipen hubila egiteko (5 bilera).

Hurrengo orriotan jasotako Oinarri Estrategikoak talde horien guztien lanaren eta hausnarketaren emaitza dira. Lau atal nagusitan egituratuta daude:

Þ Baldintzatzaile nagusiak.

Þ Udalerri Eredua. LAUDIO 2025 ikuspegia.

Þ Plangintzarako printzipio gidariak.

Þ Proiektu estrategikoak.