Diagnostiko Estrategikoa

UDALAREN EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSTIKOA

OINARRI ESTRATEGIKOEN proiektuko lehen fasean "Udalaren Egungo Egoeraren Diagnostikoa" egin da.

Helburua, udalaren egungo egoeraren adostutako diagnostiko bat egitea izan da. Eszenarioen eraikuntza prozesuaren aurreko eta Oinarrien diseinuaren ondoko pauso bezala, bereizitako bi partetan garatu den analisi eta gogoeta prospektibo prozesu baten bitartez.

Lanaren lehenengo zatian, "Gai kritikoen Diagnostiko Dinamikoa" landu da. Dokumentu hau honako azterketen ondorio izan da: hiri garapenean eta lurraldearen esku hartzeko moduen Joera Analisia, udal-antolamendurako erreferente bezala egun indarrean dagoen Hirigintza-Antolamenduaren Analisia eta lehia, jasangarritasuna eta gizarte-eta lurralde-kohesioaren Diagnostiko Estrategikoa.

Bigarren parte batean, gogoeta partekatu bati ekin zaio, Laudioko faktore kritikoak zein diren zehazteko. Gogoeta hau aurkezpen eta parte-hartze dinamiken bitartez egin da, eta besteak beste Jarraipen Batzordeko kideek, Foro Estrategikoak eta auzo batzarrek parte hartu dute, azken hauek herritar guztientzat irekiak izan direlarik.

Hauen guztien ekarpenak eta baliospenak diagnostikoa aberasteko lagungarri izateaz gainera, proiektuaren lehen fasearen amaieran definitu diren Laudioren etorkizunerako aldagai estrategikoak identifikatzeko eta definitzeko oinarria izan dira. Ikusi dokumentua