ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA

Zergatik etxez etxeko laguntza zerbitzu bat?

Etxez Etxeko Hezkuntza Arretarako zerbitzuaren helburu nagusia derrigorrezko eskolaratze adinean dauden ikasleak euren ikastetxeetara joan ezinik badaude ere, bere hezkuntza-prozesuari jarraipena ematea da, eta halaber, ikastetxearekiko loturari eustea eta garapen integrala eskaintzea da, gaixondoa edo istripu-ondoa dela eta etxean gelditu behar baldin badute ere.

Hezkuntza arreta hau egoera horretan dauden ikasleek euren erreferentzia-taldearen erritmoari eusteko tresna bat da, ahal den neurrian, karga lektibo ugariena duten ikasgaietan laguntza ematen baitu.

Ikaslea, familia, erreferentziazko ikastetxea eta etxez etxeko zerbitzua elkarlanean arituko dira, betiere, ikaslea baldintza ahalik eta onenetan ikastetxera itzuli dadin.

Alderdi afektiboak, psikologikoak eta ikaskuntzakoak hartuko dira kontuan, eta beharrezko baliabideak sustatuko dira, ikaslea bere susperraldi edo sendatze-prozesuan eraginkor aritu dadin.

Helbidea: Urioste auzoa, 17 - 48530 Ortuella (BIZKAIA)

Helbide elektronikoa: 015580aa@hezkuntza.net

Telefono zenbakiak: 944 97 01 22 - 618 93 94 89 - 618 93 85 12