ARRETA TERAPEUTIKO-HEZIGARRIA


Aurkezpena

Proiektu honek, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko eskola adinean, eta gaixotasun mental larriak dituzten neska-mutilei denboraldi zehatz batean zehar esku-hartze espezifikoa eta intentsiboa eskaintzea du helburu.

Honetarako, 2008ko maiatzaren 1ean sinatu zen lankidetza hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila) eta Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Erakundeeren artean, hezkuntza premia bereziak dituzten haur eta nerabeei laguntzeko, premiok osasun mentalari atxikirik daudelarik Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroen esparruan.