HTML edo HyperText Markup Language markaketa lengoaia bat da, web orriak egiteko sortu zena. Informazioa egituratzeko erabiltzen da — testua burualdean, paragrafo batean, zerrenda batean eta beste zenbaitetan sailkatuz — eta neurri batean itxura eta semantika ere deskribatzeko erabil daiteke.
Tim Berners-Leek sortu zuen lengoaia hau estandar internazional bilakatu da (ISO/IEC 15445:2000). Bere zehaztapenak W3Ck mantentzen ditu gaur egun.
Interneti eta Internet Explorer, Opera, Firefox edo Netscape bezalako web nabigatzaileei esker, HTML dokumentua sortzeko formaturik ospetsuenetarikoa bihurtu da.
HTML SGMLren aplikazioa da, ISO 8879 nazioarteko estandarraren arabera. XHTML HTML 4ren birformulazioa da XML 1.0 aplikazio bezala, eta lengoaia honen garapen egonkorrerako oinarria hartzen du. Gainera, XHTML markaketa lengoaiak HTML 4-k onartzen zituen erabiltzaile agenteekiko bateragarritasuna ahalmentzen du.
Ebaluazioa
Azterketa bat egingo dugu.
Lan praktikoa, bikoteka.
Lan praktikoaren taldeen izenak jasotzeko egin kilk.
Lanaren bukaeran hurrengo formulario bete, mesedez.
Lehenengo ebaluaketaren nota kalkulatzeko hiru atal izango ditugu:
1. HTML azterketa idatzita. %50a balio du. Derrigorrezkoa da azterketa gainditzea 1 ebaluaketaren nota kalkulatzeko.
2. HTML lan-praktikoa. Bikoteka egingo dugu. Bete behar diren puntuak klasean azalduko ditugu (artxiboa behean daukazue) %40a balio du.
3. Jarrera. %10a balio du. Jarrera baloratzeko hurrengo puntuak kontutan hartuko ditugu:
Eguneroko lana. Klasearen hasieran eskatzen den lana bete behar da.
Parte hartzea, ariketak egin eta zuzendu.
Puntualitatea eta etortzea.
Errekuperazio sistema:
HTML ko azterketa gainditu ez dutenek errekuperatzeko azterketa egingo dute.
Praktika gainditzeko bete behar diren puntuak klasean banatu dira, puntu horiek betetzen ez dituzten lanak zuzendu behar izango dira. Irakasleak zuzenketa jasotzeko data jarriko du. Minimoak betetzen baditu gaindituko da.