Erreklamazioak eta probak ikustea

ERREKLAMAZIOAK

Proba bakoitzean egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (ikusi egutegia). 


Hona hemen erreklamazioa egiteko inprimakia


Erreklamazioak aurkezteko lekuak: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritako tokietan, eta Erregistro Orokor Elektronikoan.


Batzorde Ofizialak proba bakoitzari egindako erreklamazioak ebatzi eta horien berri ematen du behin betiko emaitzekin batera EDUCAren bidez (ikusi egutegia), Hezkuntza Departamentuko web orrietan:


www.ega.navarra.es 

www.navarra.es 

PROBAK IKUSTEKO SAIOAK

Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

Saio didaktikoak dira, eta helburua ikastea da, ez erreklamatzea. Probak ikusteko saioen gaineko argibideak emango dira.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Proba guztiak egin ondoren, hau da, Ahozko Probaren emaitzak argitaratu ondoren, gainbegiratuko dira azterketak eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

Azterketak ikusteko saioetan berrikusiko den material bakarra azterketariak emandako erantzunak izango dira, inoiz ez epaimahaiak azterketa egunetan azterketariei jarritako atazak. Horren arabera, Atariko Probari dagokionez, azterketariak bere erantzun-orria bakarrik ikusi ahal izanen du, txantiloi ofizialaren arabera zuzendu dena. Proba Idatziaren kasuan, bere idazlanak, eta Ahozko Proban, bere ahozko ekoizpena gordetzeko egin zaion grabazioa.

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Informazioa hemen: