Diagnostikoa egiten hasi baino lehen:
“Gida Planaren gizarterako erronkak” dokumentuan oinarrituta eta bideoetan ere planteatzen diren egoerak eta erronkak aztertuta, ikastetxean dauden beharrak saiatuko gara ateratzen.
Ikastetxean hezkidetza lantzeko izandako esperientziak jasoko dira.
Aurreko biak (beharrak/egiten den lana) aurrean izanda, erabaki behar da zein gai/gaiak landuko ditugun. Erabaki hori Hezkidetza/Berdintasun batzorde mistoak hartuko du senide, irakasle eta ikasleen iritziak kontuan harturik.
Diagnostikoa egiteko lehen urratsa da informazioa batzea; horretarako, esparru ezberdinak behatzeko tresna batzuk eskuragarri jartzen dizkizuegu. Ikastetxe batek diagnostiko globala egitea erabakitzen badu, esparru guztietako tresnak erabiltzeko aukera izango du. Informazioaren bilketa antolatzeko batzorde mistoak erabaki batzuk hartu behar ditu: kontuan izanda ikasleek, familikoek eta irakasleek diagnostikoa egitea komeni dela, nork eta zer behatu eta zeren laguntzaz egitea eta datuak jasotzeko eta elkar jartzeko epeak ipintzea.
Bigarren urratsa da datuen azterketa, hau da, jasotako informazioa (behatutakoa, esparru horietan ikastetxean garatutako ekintzak) antolatzea eta aztertzea zerk funtzionatzen duen ondo eta zeintzuk diren gainditu behar ditugun gabeziak (AHULEZIAK eta SENDOTASUNAK).
Hirugarren urratsa da diagnostikoa partekatzea, horretarako noiz eta nola egin adostu behar da.
BEHAKETA ETA DIAGNOSIAREN INGURUKO LANAK