BALLONTI BHI
Portugaleteko Bigarren Hezkuntzako Ballonti institutua 1.989/90 ikasturtean hasi zen lanean. 400 ikasle inguru daukagu ikasturte honetan. 50 irakasle gara eta bestelako zerbitzuetan 12 pertsona inguru aritzen dira.
Portugaleteko D eredua soilik duen institutu bakarra da, eta horrez gain 2007/08 ikasturtetik aurrera, eleanitza esperientzia eskaintzen du.
Gaitasun digitala dagokionez , 2014 ean Ballonti BHI-n IKT Heldutasun maila ertaina lortu genuen eta goi mailako eredua lortzeko bidean da jada.
HEZKUNTZA ESKAINTZA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lau ikasturtetan dago banaturik.
Batxilergoak bi kurtsoko iraupena du. Gure ikastetxean honako batxilergo hauek ditugu:
Zientziak eta Teknologia Batxilergoa
Giza eta Gizarte-Zientzien Batxilergoa
HIZKUNTZA EREDUAK
D eredua: Irakasgaiak euskaraz ematen dira, eta Gaztelera irakasgaia da.
Eleanitza: Irakasgaiak ingelesez eta euskaraz ematen dira, eta Gaztelera irakasgaia da (DBHko lau mailetan).
Hemen daukazue institutuko aurkezpen bisuala:
Patioa, kiroldegi estalia eta institutuko eraikina
Zona deportiva cubierta, patio y edificio del instituto
Entrada principal del instituto
Taldeetako erreferentzia gelak (guztiak takilak eta arbela digitalekin hornituta daude)
Aretoa
Gimnasioa
Liburutegia
Zientzietako laborategia
Kimikako laborategia
Fisikako laborategia
Marrazketa Teknikoa eta Plastika gela
Bigarren solairuko eskailerak eta korridorea.
Lehenengo informatika gela
Bigarren informatika gela
STEAM proiektuaren bidez 3D inprimagailuak erabiltzen hasi gara