IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA:
1.1.- Elkartearen aurkezpena
Gure elkartea ikasleen senide gehienek osatzen dute eta Bizkaiko zein Euskal Herriko beste elkarteekin harremanetan dago BIGE (Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkartea)-ren eta EHIGEren( Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea)-ren bidez.
Ikasturte honetako OOGko partaideak ikusi ahal izango dituzu esteka honetan.
Era berean, Normalkuntza, IKT eta Elkarbizitza_hezkidetza Behatokia ikastetxeko proiektuetan hartuko dugu parte.
Nahi baduzue, gure jarduerei, antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko informazio gehiago lortu ahal izango duzue hiruhileko honetan egingo den Batzarrean.
1.2.- Datu orokorrak
1.2.1.- Kontaktuan jartzeko:
Elkartearen izena: BHI Ballontiko Ikasleen Gurasoen Elkartea. Ballontiko IGE.
Posta helbidea: Grumete Diego,1 48920 Portugalete
Telefonoak: 645545146 (WhatsApp soilik)
Posta elektronikoa: IGEAMPA@ballontibhi.net
Biltzen gara:
Institutuko gimnasioaren ondoan dagoen IGEko gelan iraileko astelehenenetan 17:00etatik 18:30etara, kuota eskudirutan kobratzeko.
Beharrezkoa den kasuetan, barne konpromezuak betetzeko.
Institutuko alde desberdinek hala eskatzen dutenean, gai espezifikoren bat lantzeko.
1.2.2.- Bestelakoak:
2024-2025 ikasturtean 283 bazkide izan genituen. Hau da, institutuko ikaslegoaren %80.
1.3.- IGEren aurreikusitako ekintzak
1.3.1.- Ikastetxearen Urteko Planean jasota dauden ikastetxean egindako edota honek antolatutako irakaskuntza-jarduera osagarrietan diru-laguntzak
Bazkideak diren ikasleen irakaskuntza-jarduera osagarrietarako diru laguntza ematen dugu.
1.3.2.- Ingelesa: eskolaz kanpoko jarduera
1.3.3.- Ekintza kulturalak:
1. Beste jarduera batzuekin bat egiten dugu (eski-prestakuntza...)
2. Gabon jaietako eta ikasturte amaierako jardueretan parte hartzen dugu: ogitartekoen banaketa, sarien zozketa, lehiaketetarako sarien ekarpena...
1.3.4.- Testu liburuen salmenta antolatu eta liburu-solidarioen programan lagundu
1.3.5.- Finanziazioa
Finanziazio bide inportanteenak elkarkideen kuotak eta Udal eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak dira. Kontuan izan hauek beti elkarkideen kopuruaren araberakoank izaten direla. Azkenean, diru-sarreren ehuneko txiki bat testu liburuaren salmentaren bidez lortzen da.