Lana bi zatitan banatuta dago :
ZENBAKIEN MULTZOAK:Erantzun behar dituzuen galderak hauek dira:
Zer dela eta sortu zen zenbaki multzo bakoitza? Zein izan da historiaren zehar zenbaki mota bakoitzaren beharra, eta erabilpena?
Zein da zenbakien eraikuntza “naturala”?
Nondik dator zenbaki multzo bakoitza adierazteko erabiltzen den IKURRRA? Zergatik erabiltzen da marra bikoitza multzoko hizkietan? Zein motatako hizkiak dira hauek? Nork erabaki zuen horrelakoak izatea?
“Pi” zenbaki irrazional traszendentea da, “e” zenbaki irrazional transzendentea da, eta, “Phi” zenbaki irrazional aljebraikoa da. Zer da zenbaki aljebraikoa edo transzendetea izatea?
Ikertu zentzuk diren zenbaki metalikoak, eta plastikoak?
ZENBAKI IRRAZIONAL BATEN IKERKETA: Aukeratutako zenbaki irrazionalari buruzko galderak:
Noiz da zenbaki hau agertzen den lehen aldia? Zer problemari soluzioa emateko?
Nork ikertu zuen? Idatzi pertsona honen historiaren datu batzuk.
Posible al da hurbiltzea? Ba al dago bere adierazpenik zatiki bezala?
Zein motatako zenbaki da? Historian zehar, zenbat zifra lortu dira?
Zein da bere ikurra, eta nork jarri zion ikur hori?
Bilatu matematikako ariketaren bat, non zenbaki hau agertzen den.
Esagutzen al duzu zenbaki honi buruzko istoriaren bat.