Ebaluatzeko orduan, irizpide hauek kontuan hartuko dira:
Lana, emandako epe barruan bukatzea. Epez kanpo aurkeztuz gero, ez da zuzenduko.
Atal bakoitzeko lanaren aurkezpenaren kalitatea:
Luzera aproposa izatea, ez oso laburra, baina luzeegi ere ez.
Bidalitako produktuan izenburua eta egileen izena agertzea.
Ematen den informazioa aproposa izatea, hau da, galdetzen denaren erantzuna izatea.
Testua idazteaz gain, irudiak eta eskemak agertzea.
Ez izatea "moztu eta itsatsi", besterik ez. Aukeratutako informazioa landuta egon behar da, eta zuen hitzetara moldatuta.
Idazmenaren ulermena, ordena, ortografia, etabar...
Taldeko lana denez, taldekide guztien interesa eta parte-hartzea.
Galdera guztiei ematen zaien erantzunak zuzenak izatea eta ondo azalduta egotea.
Lan bakoitzeko nota: Irakasleak nota bat jarriko du, eta horretaz aparte, ikasle guztiok beste talde guztiek egindako lana ebaluatuko duzue. Hau, geroago bidaliko dizuedan formulario baten bidez egingo duzue.