Gasen legeak

Gizakumea gas nahaste batean murgilduta bizi da, atmosfera delakoa eta ezinbestekoa da bizitza mantentzeko.

Atmosfera Lurra inguratzen duen azal gaseosoa da. Nitrogenoz (%78,1) , oxigenoz (%20,94), eta beste gasen kantitate txikiez osatuta dago: argona (%0,93), karbono dioxidoa (%0,035), ur-lurrina , neona (%0,00182), helioa (%0,000524), kriptona (%0,000114), hidrogeno (%0,00005) eta ozonoa (%0,00116).

Betidanik airea izan da zientifikoentzako ikertzeko gaia, nahiz arnasa hartzeko, nahiz eragile klimatiko moduan.

Industri mailan gasak erabiltzen dira erruz (amoniakoa, oxigenoa, SO2 , NOx , e.a.) eta oso ondo ezagutu behar da haien portaera, dagokion bezala manipulatzeko segurtasun aldetik eta kutsadura aldetik ere bai.

Gasen portaera fisikoa, ia ia bere izaeraren independietea da . Gas guztiek berdin dihardute, presio eta tenperatura aldaketen aurrean.

Gai honetan aztertuko dugu gas egoera: diapositiba aurkezpen batean eta ariketak landuz.