Azido-base erreakzioak

Ozpina eta limoi-zukua zapore garratzeko likidoak direla konturatuko zinen. Badaude antzerako propietateak dituzten substantzia gehiago: jogurta eta laranja adibidez. Hauei guztiei azido deritze.

Haien ezaugarri nagusiak honako hauek dira: zapore garratza, ukidura berezia, proteinekin erreakzionatzen dute itxura fisikoa aldatuz (Ad: limoi-zukuak zuringoaren itxura aldatzen du solidifikatuz), metalekin erreakzionatzen dute, indikatzaileen kolorea aldatzen dute (tintaroi-papera gorritu egiten dute)...

Badaude beste substantzia batzuk, base izenekoak, ondoko propietateekin: azidoekin erreakzionatzen dute neutralizatuz, lixiba zaporekoak dira (mingatsak) eta azidoek gorritutako tintaroi-papera urdindu egiten dute.

Historian zehar hiru teoria nagusi egon dira azidoak eta baseak definitzeko. Ikus ditzagun.