URDAIBAI KOPA

Urdaibai Kopa, naturaz gozatzea gustatzen jaken eta forma fisiko onean eta mendi ibilbideetan jakintza daben guztientzat sortutako kirol proba bat da. Honegaz, ospe handiko kirol aukera bat sortu gura da, eta bide batez, mendi-lasterketak dagozan Urdaibaiko herrietako ingurune naturalen aberastasuna ikusi.

Gaur egun, inguruneagaz hartu-emona daben kirol jardueren gorakada baten aurrean gagoz, bai eta barrualdeko turismo edo landa-turismoarenean be. Turismo hau, landa eremuko ezagutza eta balore natural, kultural, paisajistiko eta mendi kirolen jardunean oinarritzen da.

Informazio gehiago:

www.urdaibaikopa.eus