ARAUDIA
Ibilbidean parte hartzeko aurreinskripzioa egin beharko da. Parte hartzaile bakoitzari oroigarri bat emango jako.
Gehienez 600 partehartzaile egongo dira.
Ibilbidea goizeko 8:30etan irekiko da eta 15:30etan itxi.
Bidea seinalatua egongo da.
Osasun postu bat egongo da laguntza emoteko.
Istripu edo ezbeharrik gertatzen bada ibilbidean zehar edo haren ondorioz, antolakuntza ez da horren erantzule izango eta parte hartzaileek ez dabe kalte ordainetarako inolako eskubiderik izango.
Ezinbeztekoa bada, antolakuntzak ibilbidea eten leike edozein momentutan.
Arau hauetan agertzen ez dan gainerakoari buruz, Saltsamendi Kultur Elkarteak erabakiko dau.
Saltsamendi Kultur Elkarteak, egunean aterako diren argazkiak ekintza bultzatzeko ekimenetarako erabiliko dira.